Upabi baserria botako dute larunbatean
Larunbatean, hilak 19, CAF lantegitik Guardia Zibilaren koartelera bidean dagoen Upabi baserria bota egingo dute. Hori dela eta, Agerrebidea itxi egingo dute 07:00etatik 15:00etara, CAFetik kuarteleko bidegurutzerainoko zatian. Koartelera joan ahal iza...
Larunbatean, hilak 19, CAF lantegitik Guardia Zibilaren koartelera bidean dagoen Upabi baserria bota egingo dute. Hori dela eta, Agerrebidea itxi egingo dute 07:00etatik 15:00etara, CAFetik kuarteleko bidegurutzerainoko zatian. Koartelera joan ahal izateko N-1 errepidearen eta San Bartolome auzotik dagoen sarrera erabili beharko da. Upabi Ordiziako baserririk zahar eta historikoenetako bat da, eta urte askoan sona handiko sagardotegia izan zen. Gaur egun CAFen jabetzakoa da, eta eremu horretan lantegiak dituen proiektuak garatzeko botako dute baserria.