Ordiziako Orkli kooperatibak eta Berria egunkariak hitzarmena sinatu dute Berria-ren harpidetzak sustatzeko. Hitzarmen horren ondorioz, Orkli kooperatibak egunkariaren harpidetzak sustatuko ditu bertako langileen artean. Joanmari Larrarte Berria taldeko kontseilari ordezkariak, Andoni Zubeldia Orkliko euskara teknikariak eta Asier Lekuona Orkliko Kontseilu Errektoreko lehendakariordeak sinatu dute gaur hitzarmena –irudian– Orkliren egoitzan. Hainbat enpresarekin sinatu ditu dagoeneko hitzarmenak Berria taldeak
Lazkaoko saihesbidean (Gi-2120 errepidea) bi biribilgune eraikiko ditu Lazkaoko Udalak, horietatik lehena, Lazkaomendiko bidegurutzearen ingurukoa, aurten hasita. Ostiralean sinatu zuten Aldundiak eta Udalak Iturgaitzaga eremuan obrak egin ahal izateko eta finantzatzeko hitzarmena. 2,5 milioi euroko diru saila bideratu du Aldundiak bidegurutzeak errotonda bihurtuta hobetzeko. Iturgaitzaga auzunean obrak irail aldera hastea eta 2012ko irailerako erabilgarri izatea da asmoa, Patxi Albisu alkateak esan duenez. Errotonda Arruabarrena pasta lantegiaren alboan kokatuko dute, eta lau bide-adar irtengo dira: Lazkaomendirako bidea, saihesbidearen jarraipena Ataunerantz, Lazkao herrigunera kalea (saihesbidearen alboan) eta Hiribarrenera zeharbidea. Birilguneak gaur egungo Lazkaomendiko bidegurutze «arriskutsua» ekidingo du. «Lazkaoko Udalak kudeatu du dagoeneko eraitsi behar diren horko eraikinak eta lurren eskuera. Foru Aldundiak ere pauso nabarmena eman du, inbertsioaren %100 jarrita», azaldu zuen Albisuk ostiralean, Eneko Goia eta Carlos Ormazabal diputatuekin ituna sinatu aurretik. Iturgaitzaga etxea, adibidez, bota egingo dute. Errepideko segurtasuna hobetuko dela esan du Goiak. «Legealdia Lazkaon hasi genuen Senpereko biribilgunearekin, eta neurri batean Lazkaon bukatzen dugu». Gi-2120 errepidean egunean 7.000 ibilgailu ibiltzen da. Bidegorri sarea lotzera Iturgaitzagako eta Hirigoiengo errotondek bizikletarien eta oinezkoen zidorrari segimena emateko balioko dute. Ataun aldeko biribilgunea Senperekoaren tankerakoa egingo dute, bidegorria erdi-erditik eta azpitik igaroko baita. Ormazabalek azaldu du Goierriko sarea bukatzear izango dela Lazkaoko [...]
Bidaia luzea egin behar izan dute asteburuan Estanda Ordiziako neskek, eta esku hutsik bueltatu dira gainera. Ostiral iluntzean abiatu ziren Ordiziatik Galizia aldera, larunbatean, Viajes Amarelle taldearen kontra jokatzeko. Taldetik azaldu dutenez, ar...
Gotzon Aranburu kazetari zumarragarrak pasa den ostiralean Iñaki Egañak Legazpiko kultur etxean eskaini zuen hitzaldia bideoz jaso du eta sarean jarri du erakusgai: Ormakiora ibilaldia Gotzon Aranburu kazetari zumarragarrak atzo goizean Legazpitik ...
Euskal Herriko mendebaleko muturrean, Burgos eta Kantabriarekin muga egiten duen eremuko ingurune ikusgarriak bisitatuko dituzte Ordunteko mendizerran barrena.
Cajasol Ciencias Sevilla taldearen aurka jokatuko du Ampo Ordiziak Espainiako Koparen final laurdenetako partida. Espainiarrek Getxo Artea hartu dute mendean asteburuan final zortzineretan. Ampo Ordiziak eta Cajasol Cienciasen arteko norgehiagoka Cartu...
Aurten ere, eguraldia lagun, jendetza bildu du Segurako Lore eta Landareen Azokak. Ageda Zeberio antolatzaileetako batek jakitera eman duenez, lorezainek zein artisauek salmenta onak izan dituzte eta beraz, oso balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. Igandean 10:00etan ireki zuten azoka. Ordurako hamahiru lorezainek zituzten txukun-txukun postuak jarrita. Kolore eta forma desberdineko loreak eta landareak ikus zitezkeen bertan: arrosak, krabelinak, kaktusak, bonsaiak, zuhaixkak… Segurako herriguneak lorategi erraldoia ematen zuen eta beraz, aukera paregabea bilakatu zen loreak gustuko dituztenentzat. Azoka ireki eta berehala hasi zen jendea agertzen, baina jende multzorik handiena 11:30ak 13:30ak bitartean bildu zen Seguran. Herriko aparkalekuak gainezka zeuden eta herri sarrera zein Madura aldea ere kotxez beteta ikus zitezkeen. Azokara iritsi bezain pronto, batzuk banan bana postu guztiak ikusi zituzten loreak erosi aurretik, besteak gustuko zerbait ikusi ahala hasi ziren erosketak egiten. Bazkal garairako jende asko zebilen loreak eskuetan zein plastikozko poltsetan zituztela. Txertoak hizpide Txerto desberdinak fruitarboletan lelopean Josu Osak azalpenak eman zituen 10:30etik 14:00etara bitartean. Gaiak erakarrita jende ugari gerturatu zen bera zegoen lekura eta galdera ugari egin zioten jakin-mina asetu zein zalantzak argitu nahaian. Zeberiok azaldu duenez «saio arrakastatsua egiten du urtero, baina aurtengoa ikaragarria izan da eta bera ere oso pozik zegoen». Lore eta landareen postuez [...]
Zumarragako eta Urretxuko ezker abertzaleak antolatuta, sagardo festa egin zen larunbatean Zumarragako Euskadi plazan maiatzeko hausteskundeen harira.
2001etik aurrez eraikitako maketei argazkiak ateratzen dizkie, errealitatea eta fikzioa nahastuz irudi ikusgarriak sortzeko.
Zumarragako Ospitalean tokologia zerbitzua handitzeko lanak aurrera doaz. Aurreikuspenen arabera lanak hamaika hilabeteren buruan amaituta egongo dira.