Jende multzoa bildu du loreen eta landareen azokak Seguran
Aurten ere, eguraldia lagun, jendetza bildu du Segurako Lore eta Landareen Azokak. Ageda Zeberio antolatzaileetako batek jakitera eman duenez, lorezainek zein artisauek salmenta onak izan dituzte eta beraz, oso balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. Igandean 10:00etan ireki zuten azoka. Ordurako hamahiru lorezainek zituzten txukun-txukun postuak jarrita. Kolore eta forma desberdineko loreak eta landareak ikus zitezkeen bertan: arrosak, krabelinak, kaktusak, bonsaiak, zuhaixkak… Segurako herriguneak lorategi erraldoia ematen zuen eta beraz, aukera paregabea bilakatu zen loreak gustuko dituztenentzat. Azoka ireki eta berehala hasi zen jendea agertzen, baina jende multzorik handiena 11:30ak 13:30ak bitartean bildu zen Seguran. Herriko aparkalekuak gainezka zeuden eta herri sarrera zein Madura aldea ere kotxez beteta ikus zitezkeen. Azokara iritsi bezain pronto, batzuk banan bana postu guztiak ikusi zituzten loreak erosi aurretik, besteak gustuko zerbait ikusi ahala hasi ziren erosketak egiten. Bazkal garairako jende asko zebilen loreak eskuetan zein plastikozko poltsetan zituztela. Txertoak hizpide Txerto desberdinak fruitarboletan lelopean Josu Osak azalpenak eman zituen 10:30etik 14:00etara bitartean. Gaiak erakarrita jende ugari gerturatu zen bera zegoen lekura eta galdera ugari egin zioten jakin-mina asetu zein zalantzak argitu nahaian. Zeberiok azaldu duenez «saio arrakastatsua egiten du urtero, baina aurtengoa ikaragarria izan da eta bera ere oso pozik zegoen». Lore eta landareen postuez [...]
Aurten ere, eguraldia lagun, jendetza bildu du Segurako Lore eta Landareen Azokak. Ageda Zeberio antolatzaileetako batek jakitera eman duenez, lorezainek zein artisauek salmenta onak izan dituzte eta beraz, oso balorazio positiboa egin dute antolatzaileek.
Igandean 10:00etan ireki zuten azoka. Ordurako hamahiru lorezainek zituzten txukun-txukun postuak jarrita. Kolore eta forma desberdineko loreak eta landareak ikus zitezkeen bertan: arrosak, krabelinak, kaktusak, bonsaiak, zuhaixkak… Segurako herriguneak lorategi erraldoia ematen zuen eta beraz, aukera paregabea bilakatu zen loreak gustuko dituztenentzat.
Azoka ireki eta berehala hasi zen jendea agertzen, baina jende multzorik handiena 11:30ak 13:30ak bitartean bildu zen Seguran. Herriko aparkalekuak gainezka zeuden eta herri sarrera zein Madura aldea ere kotxez beteta ikus zitezkeen.
Azokara iritsi bezain pronto, batzuk banan bana postu guztiak ikusi zituzten loreak erosi aurretik, besteak gustuko zerbait ikusi ahala hasi ziren erosketak egiten. Bazkal garairako jende asko zebilen loreak eskuetan zein plastikozko poltsetan zituztela.
Txertoak hizpide
Txerto desberdinak fruitarboletan lelopean Josu Osak azalpenak eman zituen 10:30etik 14:00etara bitartean. Gaiak erakarrita jende ugari gerturatu zen bera zegoen lekura eta galdera ugari egin zioten jakin-mina asetu zein zalantzak argitu nahaian. Zeberiok azaldu duenez «saio arrakastatsua egiten du urtero, baina aurtengoa ikaragarria izan da eta bera ere oso pozik zegoen».
Lore eta landareen postuez gain, bazeuden beste hamabost postu ere. Horietatik zazpitan jakiak zituzten salgai, hala nola, eztia, gaztaiak, patea, marmelada, gozoak, pastelak… eta beste zortzi postutan berriz, artisau lanak: erratzak, pilotak, eskuz margotutako haurrentzako arropak, egur lanak, kandela bereziak…
Arratsaldean 16:30etan ireki zuten azoka eta 19:00etan itxi. Zeberioren hitzetan «ez dugu goizean adina bisitari izan, baina jende mordoa ibili da arratsaldean ere»