Ezker abertzaleak dio aurrekontuak «parte hartzerik gabe» egin direla
Ordiziako ezker abertzaleak udal aurrekontuen kontrako jarrera azaldu du eta bi arrazoi eman dituzte horretarako: batetik, aurrekontu horiek «aurreko urteetakoak bezala, herritarrek, oposizioko alderdi politikoek eta gainerako eragileek parte hartu gabe» egin direla diote. Bestetik, EAJk eta PSE-EEk bakarrik eta «gutxiengoan» onartu dituztela azaldu dute. Izan ere, azken udal hauteskundeetan jasotako boto kopuruari erreparatuz, «1.693 ordiziar alde eta 2.358 kontra» daudela gogorarazi dute. Partehartze faltaz gain, aurrekontuak «gardentasunik eta zehaztapenik gabe» egin direla ere salatu dute. Plenoaren aurretik aurrekontuak onartzeko egin zen bilera «adostasunik gabe eta zenbait partida zehaztu gabe» bukatu zela diote. «Horrek agerian uzten du askotan salatu duguna, hau da, urtean zehar kreditu aldaketa asko gelditzen direla aurrekontuetako zenbait atal zehaztapenik gabe egiten direlako». Krisi garaia izanda, ezker abertzaleak ez du ulertzen nolatan ez den «gastuen kontentzio politika bat» egiten. Hala, «alkate, alderdi politiko eta zinegotziei ordaintzen zaien kantitateak bere horretan» mantendu izana salatu dute. Murrizketak gastu sozialetan Gastu sozialetan eta inbertsioen atalean ere «murrizketak» izan direla salatu du ezker abertzaleak, besteak beste etxez etxeko laguntzan edo gizarte larrialdietakoan. Murrizketa horiek «Eusko Jaurlaritzatik datorren subentzioekin makilatu» nahi izan dituztela diote. Inbertsioetan ere murrizketak izan badira ere, atal horren %32a Majori kiroldegirako izango dela gogorarazi dute, «beste behar batzuetarako, [...]
Ordiziako ezker abertzaleak udal aurrekontuen kontrako jarrera azaldu du eta bi arrazoi eman dituzte horretarako: batetik, aurrekontu horiek «aurreko urteetakoak bezala, herritarrek, oposizioko alderdi politikoek eta gainerako eragileek parte hartu gabe» egin direla diote. Bestetik, EAJk eta PSE-EEk bakarrik eta «gutxiengoan» onartu dituztela azaldu dute. Izan ere, azken udal hauteskundeetan jasotako boto kopuruari erreparatuz, «1.693 ordiziar alde eta 2.358 kontra» daudela gogorarazi dute.
Partehartze faltaz gain, aurrekontuak «gardentasunik eta zehaztapenik gabe» egin direla ere salatu dute. Plenoaren aurretik aurrekontuak onartzeko egin zen bilera «adostasunik gabe eta zenbait partida zehaztu gabe» bukatu zela diote. «Horrek agerian uzten du askotan salatu duguna, hau da, urtean zehar kreditu aldaketa asko gelditzen direla aurrekontuetako zenbait atal zehaztapenik gabe egiten direlako».
Krisi garaia izanda, ezker abertzaleak ez du ulertzen nolatan ez den «gastuen kontentzio politika bat» egiten. Hala, «alkate, alderdi politiko eta zinegotziei ordaintzen zaien kantitateak bere horretan» mantendu izana salatu dute.
Murrizketak gastu sozialetan
Gastu sozialetan eta inbertsioen atalean ere «murrizketak» izan direla salatu du ezker abertzaleak, besteak beste etxez etxeko laguntzan edo gizarte larrialdietakoan. Murrizketa horiek «Eusko Jaurlaritzatik datorren subentzioekin makilatu» nahi izan dituztela diote.
Inbertsioetan ere murrizketak izan badira ere, atal horren %32a Majori kiroldegirako izango dela gogorarazi dute, «beste behar batzuetarako, zentimorik ez».