Promozio ligako partida jokatuko dute ostiralean Urretxun
Ostiralean, apirilak 1, profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dituzte Urretxuko Ederrenan. Lehena binakako promozio txapelketako partida izango da eta bigarrenean Aritz Lasa urretxuarrak jokatuko du.
Lehen partidan Olaetxea eta Albisu Gorka eta Merinoren aurka ariko dira. Bigarrenean aldiz, Retegi Bi eta Zabaletak Aritz Lasaren eta Beroizen aurka jokatuko dute. Sarrerek 20 euro balio dute eta aurrez eros daitezke 661 259009 (Olaya) telefonora hots eginez.
Pilota aukeraketa bihar egingo dute, 15:00etan Ederrenan.













