PSE-EEk Oscar Valbuena aurkeztu du Legazpiko alkatetzarako
Oscar Valbuena (Zumarraga, 1978) izango da PSE-EEk maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan Legazpiko alkatetzara aurkeztuko duen hautagaia. PSE-EEtik «hautagaitza sorpresa» gisa kalifikatu dute Valbuenarena. «Pertsona gaztea eta prestatua» dela azaldu...
Oscar Valbuena (Zumarraga, 1978) izango da PSE-EEk maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan Legazpiko alkatetzara aurkeztuko duen hautagaia.
PSE-EEtik «hautagaitza sorpresa» gisa kalifikatu dute Valbuenarena. «Pertsona gaztea eta prestatua» dela azaldu dute eta «Legazpiren alde lan egiteko ilusioz beteta» datorrela. Valbuenak «Legazpik upada berri bat behar eta merezi duela» esan zuen, eurak «gidatzeko prest» daudena.
«Erronkak definituko dituen bidai orri bat mahai gainean jartzeko ordua» dela esan zuen, eta Legazpi eta Urola Garaia, Goierrirekin edota Deba-Urolarekin alderatuta garapenean «atzeratuta» daudela ere adierazi zuen. «Herri eta eskualde mailan ekitearen garrantzia» ere aipatu zituen Valbuenak. Lau oinarri izango ditu PSE-EEren programak: erregenerazio ekonomikoa eta lana; garapen jasangarria, energia ahorroa eta gizarte zerbitzuak. Lehen puntua jo du garrantzitsuentzat.
Ingeniari industriala lanbidez, «kontzientzia sozialistadun pertsona dinamiko» bat izateak bereiztu duela azpimarratu dute eta «Urola Garaiako desindustrializazioarekin oso arduratuta» dagoela. Legazpiko CIE-Automotive enpresan egiten du lan.













