Bigarrengoz egingo du merkatu txikia Andramendi Ikastolak
Beasaingo Andramendi Ikastolak bigarren merkatu txikia antolatuko du. Iazko abenduaren 18an egin zuten lehen aldiz azoka, eta haren balorazioa positiboa izan denez bigarrena egitea erabaki dute ikasturtea amaitu baino lehen. Maiatzeko lehen asteburua...
Beasaingo Andramendi Ikastolak bigarren merkatu txikia antolatuko du. Iazko abenduaren 18an egin zuten lehen aldiz azoka, eta haren balorazioa positiboa izan denez bigarrena egitea erabaki dute ikasturtea amaitu baino lehen. Maiatzeko lehen asteburuan egingo dute bigarrengoz azoka.
Lehen ediziorako bezala, bigarrena antolatzeko eta materiala biltzeko laguntza eskatu dute Ikastolakoek. Hala, beasaindar eta goierritar guztiei egin diete deia, eta «etxeko armairuak astintzea eta erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden arropak, jostailuak eta liburuak» Ikastolara eramateko.
Materiala emateko azken eguna apirilaren 8a izango da. Nahi duenak denetariko gauzak eraman ditzake egunero Ikastolara 16:30etik 17:30ak bitartean. Emandako gauzak ez dira itzuliko eta salneurriak antolatzaileek erabakiko dituzte.