Euskararen transmisioaz eta herrigintzaz hitzaldia izango da bihar, martxoak 31, Zerainen
Jackeline Urlak hitzaldia emango du bihar, martxoak 31, kultur etxean, 19:00etan. Urla antropologian doktorea eta Massachusetseko Unibertsitateko irakaslea da. Estatubatuarra izan arren, euskararen gainean hainbat lan eta ikerketa egin du. Joan den ...
Jackeline Urlak hitzaldia emango du bihar, martxoak 31, kultur etxean, 19:00etan. Urla antropologian doktorea eta Massachusetseko Unibertsitateko irakaslea da. Estatubatuarra izan arren, euskararen gainean hainbat lan eta ikerketa egin du. Joan den urtean UNESCOren ondareari buruzko nazioarteko kongresuan Zerain: hitza, harri, herri ponentzia aurkeztu zuen Jakoba Errekondorekin batera. Euskararen transmisioak herri- garapenean duen papera jorratu zuten. Gai hori izango du hizpide biharko hitzaldia.