Partaidetza ekimen ezberdinak landuko ditu III. jardunaldiak
Herritarren partaidetza arloko esperientziak landuko dituzte aurten Ordiziako Udalak hirugarren urtez antolatu dituen partaidetza jardunaldietan. Besteak beste, Katalunia, Gasteiz, Donostia eta Zarautzeko esperientziak ezagutuko dituzte. Jardunaldi horiek, apirilaren 8an egingo dituzte, Ordiziako Barrena jauregian. Leire Marañon Ordiziako Udaleko partaidetza eta boluntariotza arloko zinegotziak eman du gaur ekimen horren berri. Bere hitzetan, «gaur egun gutxik jartzen dute zalantzan gai publikoetan herritarren partaidetzaren beharra». Izan ere, «herritarrik gabe herri bat eraikitzea eta hobetzea ezinezkoa» da bere ustez. Hori dela-eta, Ordiziako Udaleko partaidetza delegazioa, ekimen horien inguruko jardunaldiak antolatzen hasi zen duela hiru urte. Aurten, beste herri batzuetako esperientziak ere ezagutu nahi dituzte. Hala goizeko saioan, bi gonbidatu izango dituzte. Batetik, Imanol Lasa, Herritarren Partaidetzarako Foru Bulegoko zuzendaria etorriko da. Bestetik, Ramon y Cajal unibertsitateko Ismael Blanco irakasle eta ikerlaria etorriko da Kataluniatik, herritarren partehartzeaz eta honek demokrazian duen eraginaz hitz egiteko. Arratsaldeko saioan berriz, Gasteiz, Zarautz eta Donostiako udaletako ordezkariak, euren herrietan aplikatutako esperientzia zehatzen inguruan ariko dira.
Herritarren partaidetza arloko esperientziak landuko dituzte aurten Ordiziako Udalak hirugarren urtez antolatu dituen partaidetza jardunaldietan. Besteak beste, Katalunia, Gasteiz, Donostia eta Zarautzeko esperientziak ezagutuko dituzte. Jardunaldi horiek, apirilaren 8an egingo dituzte, Ordiziako Barrena jauregian.
Leire Marañon Ordiziako Udaleko partaidetza eta boluntariotza arloko zinegotziak eman du gaur ekimen horren berri. Bere hitzetan, «gaur egun gutxik jartzen dute zalantzan gai publikoetan herritarren partaidetzaren beharra». Izan ere, «herritarrik gabe herri bat eraikitzea eta hobetzea ezinezkoa» da bere ustez. Hori dela-eta, Ordiziako Udaleko partaidetza delegazioa, ekimen horien inguruko jardunaldiak antolatzen hasi zen duela hiru urte.
Aurten, beste herri batzuetako esperientziak ere ezagutu nahi dituzte. Hala goizeko saioan, bi gonbidatu izango dituzte. Batetik, Imanol Lasa, Herritarren Partaidetzarako Foru Bulegoko zuzendaria etorriko da. Bestetik, Ramon y Cajal unibertsitateko Ismael Blanco irakasle eta ikerlaria etorriko da Kataluniatik, herritarren partehartzeaz eta honek demokrazian duen eraginaz hitz egiteko.
Arratsaldeko saioan berriz, Gasteiz, Zarautz eta Donostiako udaletako ordezkariak, euren herrietan aplikatutako esperientzia zehatzen inguruan ariko dira.