Tobera musika eskolak dantza topaketa antolatu du larunbaterako Zegaman
Tobera musika eskolak dantza topaketa antolatu du larunbaterako (apirilak 2) Zegaman. Horrelako ekitaldi bat prestatzen duen lehendabiziko aldia da, eta Toberako dantzari helduekin batera, Tolosako Udaberri dantza taldeko eta Legazpiko Korosti dantza taldeko kide helduak izango dira bertan. Dantza topaketari 18:00etan emango diote hasiera, Zegamako udaletxe aurrean, eta eguraldi txarra egiten badu berriz, Aitxuri herri eskolako patio estalian. Eskarmentu handiko taldeak Iker Gomez de Segura Toberako zuzendariak jakitera eman duenez, aurten Legazpin eta Seguran antolatutako Dantzari Txiki egunetan izan dira Toberakoak, duela bi urte hasitako bideari segida emanez. «Gurean ere bestelako dantza-taldeak hartzeko unea zela erabaki genuen eta beraz, larunbatean egingo dugu lehenengo ekimena». Parte hartuko duen taldeetako batek, Tolosako Udaberri dantza taldeak, 50 urte baino gehiago ditu. Herrialde askotan ibilitakoa da (Frantzian, Portugalen, Belgikan…) eta sari ugari jasotakoa. Legazpiko Korosti dantza taldeari berriz, 1982an haurrentzat eta gaztetxoentzat talde bat izateko helburuarekin sortu bazen ere 90. hamarkada hasieratik aurrera nagusien taldea batu zitzaion. Euskal Herritik kanpora ere hainbat erakustaldi egin ditu, besteak beste Bartzelonan, Galizian, Burgosen, Portugalen eta Frantzian. Lehenengoek dantza tradizionalak egiten dituzte eta bigarrengoek bide berriak ere uztartu dituzte. Gomez de Seguraren hitzetan «hortaz, Zegamako saioan gure ohitura sakonenek eta egungo aldaera berriek bat egingo dute, beti ere [...]
Tobera musika eskolak dantza topaketa antolatu du larunbaterako (apirilak 2) Zegaman. Horrelako ekitaldi bat prestatzen duen lehendabiziko aldia da, eta Toberako dantzari helduekin batera, Tolosako Udaberri dantza taldeko eta Legazpiko Korosti dantza taldeko kide helduak izango dira bertan. Dantza topaketari 18:00etan emango diote hasiera, Zegamako udaletxe aurrean, eta eguraldi txarra egiten badu berriz, Aitxuri herri eskolako patio estalian.
Eskarmentu handiko taldeak
Iker Gomez de Segura Toberako zuzendariak jakitera eman duenez, aurten Legazpin eta Seguran antolatutako Dantzari Txiki egunetan izan dira Toberakoak, duela bi urte hasitako bideari segida emanez. «Gurean ere bestelako dantza-taldeak hartzeko unea zela erabaki genuen eta beraz, larunbatean egingo dugu lehenengo ekimena».
Parte hartuko duen taldeetako batek, Tolosako Udaberri dantza taldeak, 50 urte baino gehiago ditu. Herrialde askotan ibilitakoa da (Frantzian, Portugalen, Belgikan…) eta sari ugari jasotakoa. Legazpiko Korosti dantza taldeari berriz, 1982an haurrentzat eta gaztetxoentzat talde bat izateko helburuarekin sortu bazen ere 90. hamarkada hasieratik aurrera nagusien taldea batu zitzaion. Euskal Herritik kanpora ere hainbat erakustaldi egin ditu, besteak beste Bartzelonan, Galizian, Burgosen, Portugalen eta Frantzian.
Lehenengoek dantza tradizionalak egiten dituzte eta bigarrengoek bide berriak ere uztartu dituzte. Gomez de Seguraren hitzetan «hortaz, Zegamako saioan gure ohitura sakonenek eta egungo aldaera berriek bat egingo dute, beti ere euskal dantzen urratsak oinarrian daudela». Zegamako dantzariak tarteko izango dira, 60tik gora kide batuko dituen euskal dantzen festan.