Udalak ez dituela zenbait kontratazio arau bete ebatzi du Kontu Auzitegiak
Herri Kontuen Euskal Auzitegiak argitaratu berri duen txosten baten arabera, Ordiziako Udalak ez zituen kontratazio administratiboko hainbat arau bete 2007an. Auzitegi horren arabera, orokorrean legea bete dela aitortzen badute ere, hainbat arau hauste jasotzen dira txostenean. Besteak beste, zenbait langile eta zerbitzu kontratatzerakoan erabilitako prozedura ez zela egokia izan dio auzitegi horrek. Kontratazioen arloan, zortzi funtzionario hartzeko garaian, ez dela «berdintasun, gaitasun eta meritu printzipioak» betetzen direnik bermatu esan du auzitegiak. Hala, udalak hainbat kasutan ez duela «kontratazio administratiboaren araudia bete» dio Kontu Auzitegiaren txostenak. Batetik, «kontratu bat kreditu egoki eta nahikorik gabe adjudikatzea» leporatzen dio udalari; bestetik, kontratu bat «negoziazio bidez egitea, dagokion lehiaketa eta publizitaterik egin gabe». Sozietate publikoei dagokionean berriz, kontratazio gehienak legea betez eta modu egokian egin badira ere, San Jose egoitzaren kasuan salbuespena ikusten dute. Kontu auzitegiak ebatzi duenez, «2007ko ariketan ez zen kontratazio arloa erregulatzen duen araudia bete». Hainbat gomendio ere egiten ditu, barne kontrol sistemari eta kudeaketa prozesuari dagokionean, kontabilitatea, pertsonala, kontratazioa eta subentzioak gainbegiratzeko. Bestalde, urte horretan 12.000 euro banatu zituzten udalaren plantillako 74 langileen artean, eskainitako zerbitzuen ordain moduan. Kopuru hori ordea, ez dagoela Euskal Funtzio Publikoari Buruzko Euskal Legean aurreikusten diren ordainsarien artean jasota dio kontu auzitegiak. Udal kontuen egoera [...]
Herri Kontuen Euskal Auzitegiak argitaratu berri duen txosten baten arabera, Ordiziako Udalak ez zituen kontratazio administratiboko hainbat arau bete 2007an. Auzitegi horren arabera, orokorrean legea bete dela aitortzen badute ere, hainbat arau hauste jasotzen dira txostenean. Besteak beste, zenbait langile eta zerbitzu kontratatzerakoan erabilitako prozedura ez zela egokia izan dio auzitegi horrek.
Kontratazioen arloan, zortzi funtzionario hartzeko garaian, ez dela «berdintasun, gaitasun eta meritu printzipioak» betetzen direnik bermatu esan du auzitegiak. Hala, udalak hainbat kasutan ez duela «kontratazio administratiboaren araudia bete» dio Kontu Auzitegiaren txostenak. Batetik, «kontratu bat kreditu egoki eta nahikorik gabe adjudikatzea» leporatzen dio udalari; bestetik, kontratu bat «negoziazio bidez egitea, dagokion lehiaketa eta publizitaterik egin gabe».
Sozietate publikoei dagokionean berriz, kontratazio gehienak legea betez eta modu egokian egin badira ere, San Jose egoitzaren kasuan salbuespena ikusten dute. Kontu auzitegiak ebatzi duenez, «2007ko ariketan ez zen kontratazio arloa erregulatzen duen araudia bete». Hainbat gomendio ere egiten ditu, barne kontrol sistemari eta kudeaketa prozesuari dagokionean, kontabilitatea, pertsonala, kontratazioa eta subentzioak gainbegiratzeko.
Bestalde, urte horretan 12.000 euro banatu zituzten udalaren plantillako 74 langileen artean, eskainitako zerbitzuen ordain moduan. Kopuru hori ordea, ez dagoela Euskal Funtzio Publikoari Buruzko Euskal Legean aurreikusten diren ordainsarien artean jasota dio kontu auzitegiak.
Udal kontuen egoera
Kontratazio arloa ez ezik, udal kontuen egoera ere aztertzen du Herri Kontuen Euskal Auzitegiaren txostenak. Hala, 2005 eta 2007 urteen artean aurrezki garbia «positiboa» izan zela dio, «baina ez 2006 eta 2007 urteetako inbertsio maila handia finantziatzeko adinakoa». Hori dela eta, altxortegian zegoenetik tira egin eta gehiago zorpetu behar izan zuen udalak.