Futbol zazpi txapelketa badator Legazpira
Legazpiko Gazteak Kirol elkarteak futbol zazpi txapelketa antolatu du aurten ere. Maiatzaren 21ean hasiko dute, eta izena emateko aukera jada zabalik dago Arrano, Giroa, Kukue, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan. Apirilaren 28an kenduko dituzte zer...
Legazpiko Gazteak Kirol elkarteak futbol zazpi txapelketa antolatu du aurten ere. Maiatzaren 21ean hasiko dute, eta izena emateko aukera jada zabalik dago Arrano, Giroa, Kukue, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan. Apirilaren 28an kenduko dituzte zerrendak.
Gehienez ere 16 lagunezko taldeak osatu ahalko dira eta parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izango da. Talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu jokalari bakoitzeko eta talde eta jokalari fitxak bete beharko dituzte. Talde bakoitzean gainera, legazpiarrak ez diren bi pertsonek jokatu ahal izango dute gehienez. Gutxienez 8 taldek eman beharko dute izena txapelketa aurrera atera dadin. Era berean, talde kopuruak baldintzatuko du txapelketako multzoen osaketa.
Maiatzaren 6an bilkura bat egingo dute, taldeei txapelketaren arauen eta oinarrien berri eman eta multzoen zozketa egiteko. Bilkura 18:30ean hasiko dute kultur etxean eta talde bakoitzeko kide batek gutxienez joan beharko du. Bilera honek itxiko du gainera azken fitxaketak eta lehen faseko egutegi aldaketak egiteko aukera. Maiatzaren 6tik aurrera debekatuta egongo dira aldaketak.
Lehen hiru sailkatuek garaikurrak jasoko dituzte. Horrez gain, irabazleek Azpikoetxe jatetxeak eskainitako afaria jasoko dute saritan. Azkenik, Pitxitxi eta Ibargutxi kirolak saria eta Aiztonagako Tigrea eta Oskarbi Optika saria ere emango dizkiete goleatzaile eta portero onenei.
Informazio gehiago: futbolzazpi.com