Goierriko haurreskoletan %97k egin du lanuztea murrizketen aurka
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak soldatetan eta lan baldintzetan egindako murrizketak salatzeko, lan uztea egin dute Goierriko Haurreskoletan, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deituta. Lanuzteak %97ko jarraipena izan duela jakinarazi dute LAB sindikatuko ordezkariek.
Greba egin duten ia hezitzaile guztiek, Eusko Jaurlaritzak Lakuan (Gasteiz) duen egoitzaren aurrean egin duten elkarretaratzean parte hartu dutela ere jakinarazi dute LABetik.
Hezkuntza Sailak hartuko duen erabakiaren zain geratu dira, eta erabaki horren arabera adostuko dute beste mobilizaziorik egingo duten edo ez.