Haurrentzako antzerkia taularatuko dute igandean Urretxun
Haurrentzako antzerki emanaldia egingo dute etzi Urretxun. Ali, Amona kandelaria eta alfonbra hegalaria antzezlana taularatuko du Txalo produkzioak taldeak, eta emanaldia 16:30ean hasiko dute.
Alfonso Diezek eta Aitor Fernandinok egingo dituzte aktore lanak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Euskarazko obra da eta 60 minutuko iraupena du. 5 urtetik aurrerako haurrentzako da. Sarrerek euro bateko prezioa izango dute eta Labeaga aretoan bertan salduko dituzte, 16:30etik 17:00etara. Ordu horretan hasiko dute emanaldia.