San Martingo lurpeko parking berriak TAO ordainketa sistema izango du
Ataun San Martingo plaza eraberrituaren azpian egokitu dituzten 66 aparkalekuak TAO sistemaren bidez ordaindu beharrekoak izango dira, Ataungo Udalak ohar batean esan duenez. Egunean zehar kotxea han uzteagatik «prezio sinbolikoa» ordaindu beharko...
Ataun San Martingo plaza eraberrituaren azpian egokitu dituzten 66 aparkalekuak TAO sistemaren bidez ordaindu beharrekoak izango dira, Ataungo Udalak ohar batean esan duenez. Egunean zehar kotxea han uzteagatik «prezio sinbolikoa» ordaindu beharko da. Gauean, aldiz, dohain izango da, 20:00etatik 08:00etara bitartean. Martxan jartzen dutenetik lehenbiziko hiru hilabeteetan ez dute ezer kobratuko, hala ere. San Martin elizaren inguruan gaizki aparkatutako kotxeen arazoa konpondu nahi du udalak aparkaleku publikoarekin, aste honetan lurpeko parking-a erabiltzeko moduan jarrita. Herritarrei ibilgailuak «behar bezala» aparkatzeko eskatu die udalak. Lurpeko aparkalekua irekitzen denetik aurrera gaizki aparkatuta uzten diren kotxeekin «zorrotz» jokatuko duela aurreratu du. Bestetik, plazan kanpoan mantendu diren zortzi lekuetan gehienez ordu erdirako utzi ahalko da kotxea aparkatuta.













