400 haur batu ditu Bertso Eskolen Egunak
400 haurretik gora batu ziren herenegun Legazpin, Gipuzkoako Bertso Eskolen VII. Egunean. Lurralde osoko 30 herritatik etorri ziren bertsolari gazteak Legazpira eta «giro ederrean» ospatu zuten jaialdia. Goiz goizetik, taldeka banaturik, bertsogintz...
400 haurretik gora batu ziren herenegun Legazpin, Gipuzkoako Bertso Eskolen VII. Egunean. Lurralde osoko 30 herritatik etorri ziren bertsolari gazteak Legazpira eta «giro ederrean» ospatu zuten jaialdia.
Goiz goizetik, taldeka banaturik, bertsogintzara loturiko hainbat jolasetan aritu ziren. Jarraian, batukadaren erritmora kalejira egin zuten, eta bazkalostean, zezentxoekin eta poniekin jolasean ibili ziren. 16:00etan, azkenik, ekitaldia egin zuten Urbeltz pilotalekuan.
Lurraldeko bertso eskolen arteko harremanak sendotzea eta bertsolari gazteak elkar ezagutzea dira egun hau ospatzearen helburuak.