Araman Korrikaren aldeko ekitaldiak aurretik, egunean bertan eta ondoren
Goierri behealdeko beste 11 herritatik bezalaxe, Aramatik ere asteazken goizean –09:45ean– pasatuko da euskararen aldeko Korrika 17, Maitatu, ikasi, ari… euskalakari lelopean. Lasterketa herrikoia girotzeko aurreko asteburuan talo jana egin zuten; etzi Korrikarekin bat egingo dute, baina ondorenerako beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ostiral arratsaldean herriko plazan elkartu ziren aramarrak. Taloak bertan egin, erre eta jan zituzten. Aste honetarako, berriz, ostiralean Korrika Txikia egingo dute haurrek, Aramatik Itsasondora. Larunbat goizean lipduba grabatuko dute, eta eguerdian Arrikutz elkartean lagunarteko bazkaria egingo dute, bildutako dirua Korrikarentzat bideratzeko. Bazkaltzera joan nahi dutenek Aramako tabernan jarritako orrian apuntatu behar dute, edo udaletxera hots egin bestela, osteguna baino lehen.
Goierri behealdeko beste 11 herritatik bezalaxe, Aramatik ere asteazken goizean –09:45ean– pasatuko da euskararen aldeko Korrika 17, Maitatu, ikasi, ari… euskalakari lelopean. Lasterketa herrikoia girotzeko aurreko asteburuan talo jana egin zuten; etzi Korrikarekin bat egingo dute, baina ondorenerako beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Ostiral arratsaldean herriko plazan elkartu ziren aramarrak. Taloak bertan egin, erre eta jan zituzten. Aste honetarako, berriz, ostiralean Korrika Txikia egingo dute haurrek, Aramatik Itsasondora. Larunbat goizean lipduba grabatuko dute, eta eguerdian Arrikutz elkartean lagunarteko bazkaria egingo dute, bildutako dirua Korrikarentzat bideratzeko. Bazkaltzera joan nahi dutenek Aramako tabernan jarritako orrian apuntatu behar dute, edo udaletxera hots egin bestela, osteguna baino lehen.