Ardoa eta gazta oinarri hartuta Idiazabalen egindako ekitaldiek “erantzun ona” izan dute antolatzaileen iritziz
Idiazabal gazta eta Guardiako ardoa ardatz hartuta, asteburuan Idiazabalen egindako ekitaldiek “erantzun ona” izan dute antolatzaileen iritziz. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak jakitera eman duenez, herrian horrelako zerbait antolatzen duten lehendabiziko aldia da, eta “uste baino hobeto” joan da dena. “Eguerdi partean herritar dezente irten da kalera eta kanpoko jendea ere ikusi ahal izan dugu. Giro polita sortu da, eta upategietako kideak zein gaztagileak gustura daude izandako salmentekin”. Helburua Idiazabal-Guardia topaketak urtero antolatzea da, “baina egitarau osatuagoarekin, aurtengo programa oinarrizkoa izan baita”, dio Imazek. Larunbatean eman zioten hasiera egitarauari, ardo eta olio dastaketarekin. Ekitaldi mugatua zen eta aldez aurretik izena eman beharra zegoen. Horregatik, 30 lagunek bakarrik parte hartu zuten. Dena den, Imazek esan duenez, beste hainbat lagunek ere agertu zuten interesa, eta datorren urtean berriz antolatzeko asmoa dute. Ardoa eta gazta jateko eta erosteko aukera Igandean tabernetan Guardiako ardoa edateko aukera izan zuten herritarrek zein bisitariek, taberna bakoitzean upategi bateko ardoa. Herriko plazan berriz, hainbat postu zeuden jarrita. Batzuetan ardoa edan eta eros zitekeen, beste batzuetan gazta. Imazek azaldu duenez, hasiera batean olio postuak jartzeko asmoa ere bazegoen. “Azken uneko salmenta bat dela eta, produktu oso gutxirekin geratu dira, eta ezin izan dute etorri. Pena eman digu, olioa erosteko gogoarekin [...]
Idiazabal gazta eta Guardiako ardoa ardatz hartuta, asteburuan Idiazabalen egindako ekitaldiek “erantzun ona” izan dute antolatzaileen iritziz. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak jakitera eman duenez, herrian horrelako zerbait antolatzen duten lehendabiziko aldia da, eta “uste baino hobeto” joan da dena. “Eguerdi partean herritar dezente irten da kalera eta kanpoko jendea ere ikusi ahal izan dugu. Giro polita sortu da, eta upategietako kideak zein gaztagileak gustura daude izandako salmentekin”. Helburua Idiazabal-Guardia topaketak urtero antolatzea da, “baina egitarau osatuagoarekin, aurtengo programa oinarrizkoa izan baita”, dio Imazek.
Larunbatean eman zioten hasiera egitarauari, ardo eta olio dastaketarekin. Ekitaldi mugatua zen eta aldez aurretik izena eman beharra zegoen. Horregatik, 30 lagunek bakarrik parte hartu zuten. Dena den, Imazek esan duenez, beste hainbat lagunek ere agertu zuten interesa, eta datorren urtean berriz antolatzeko asmoa dute.
Ardoa eta gazta jateko eta erosteko aukera
Igandean tabernetan Guardiako ardoa edateko aukera izan zuten herritarrek zein bisitariek, taberna bakoitzean upategi bateko ardoa. Herriko plazan berriz, hainbat postu zeuden jarrita. Batzuetan ardoa edan eta eros zitekeen, beste batzuetan gazta. Imazek azaldu duenez, hasiera batean olio postuak jartzeko asmoa ere bazegoen. “Azken uneko salmenta bat dela eta, produktu oso gutxirekin geratu dira, eta ezin izan dute etorri. Pena eman digu, olioa erosteko gogoarekin geratu baitira batzuk. Hurrengo urtean izan beharko da”. Guardiari, Arabar Errioxari eta Ardoaren Ibilbideari buruzko informazioa postuak ere bazeuden. Plazaren arkupetan berriz, Guardiako kide batzuk sukaldari lanetan aritu ziren: patatak prestatu zituzten, errioxar erara, eta 12:30etatik aurrera dastatu ahal izan zituen jendeak.
Guardiako dantzariek dantza ikuskizuna egin zuten plazan eguerdi partean. Lauzpabost pieza egin zituzten. Bukaeran jendea atera zuten plaza erdira, eta korroa eginez eman zioten amaiera dantza saioari. Guardiako musikariak berriz, Idiazabalgo kaleetan barrena ibili ziren musika doinuak lau haizetara zabalduz, eta giro polita sortu zen herrian.