EAJk krisiaren aurka egindako lana goraipatu du Olanok Legazpin
Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia Mirandaolan izan zen herenegun goizean, hauteskundeetara begirako EAJren ekitaldi batean. EAJk krisiari aurre egiteko «gogor» lan egin duela nabarmendu zuen, krisia Gipuzkoara iritsi zenerako lurraldeak eta enpresek «etxeko-lanak eginak» zituztela adieraziz. Krisiaren aurrean, «berrikuntza» aipatu zuen alternatiba gisa, «energiaren, mugikortasunaren edo bioinjeniaritzaren moduan, nabarmentzen ari diren sektoreak indartuz». Zapateroren eta Patxi Lopezen ereduak «huts egin duela» ere esan zuen, EAJk industriaren, lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta internazionalizazioaren alde egin duela azpimarratuz. Gipuzkoan berrikuntzarako eta garapenerako PIBaren %2,41 bideratzen dutela ere jakinarazi zuen Olanok, Espainiar Estatuak bideratzen duen %1,38arekin alderatuz.
EAJk krisiari aurre egiteko «gogor» lan egin duela nabarmendu zuen, krisia Gipuzkoara iritsi zenerako lurraldeak eta enpresek «etxeko-lanak eginak» zituztela adieraziz. Krisiaren aurrean, «berrikuntza» aipatu zuen alternatiba gisa, «energiaren, mugikortasunaren edo bioinjeniaritzaren moduan, nabarmentzen ari diren sektoreak indartuz». Zapateroren eta Patxi Lopezen ereduak «huts egin duela» ere esan zuen, EAJk industriaren, lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta internazionalizazioaren alde egin duela azpimarratuz.
Gipuzkoan berrikuntzarako eta garapenerako PIBaren %2,41 bideratzen dutela ere jakinarazi zuen Olanok, Espainiar Estatuak bideratzen duen %1,38arekin alderatuz.