Herrian egin diren aldaketak ikusten izan da Markel Olano
Gipuzkoa osoan zehar, herriz-herri ibilida Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, herri horietan Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egin diren berrikuntzak ikusten. Gaur Beasainen izan da, Gipuzkoa osoan zehar egin duen itzuliari amaiera emanez. Patxi Plazaola alkateak egin dio ongietorria, udaletxeko beste hainbat ordezkarirekin batera. Karlos Ormazabal Garapen diputatua ere Olanorekin batera egon da Beasainen. Udaletxe aurrean egindako harreraren ondoren bilera egin dute, eta ondoren herrian zehar ibilalditxoa egin dute. Herri erdigunean hasi dute paseotxoa, kaleak oinezkoentzako egokitzeko egindako lanak ikusiz. Olaran lantegia ikusten ere izan dira, etorkizunean lantegi izandako eraikinean zer egin daitekeen eztabaidatzeko. Handik Ezkiaga auzoko zaharren egoitzara joan dira eta ondoren Arangoiti egoitzara. Igartza jauregiaren inguruetan eman diote amaiera bisitari. Elkarlana eskertu du Plazaolak Eguneko bi zentro ditu Beasainen Foru Aldundiak eta kulturalki ere hinbat inbertsio egin ditu Igarza inguruan. Patxi Plazaolak berrikuntzarekin lotutako beste ipamen bat ere egin nahi izan du gaurko bisitan, Goierriko Berritze Gunearen inguruan, “Foru Aldundiak apostu handia egin duelako”. Laguntza horiengatik guztiengatik eskerrak eman dizkio Olanori, eta aurrera begira dituzten erronkei elkarrekin aurre egiten jarraitzeko nahia azaldu du Beasaingo alkateak. Aurrentzean ere, gai horietan eta bidegorri sarearen zabalkundean, Eusko Jaurlaritzarekin lan egiteko beharraz ere hitz egin du Plazaolak: “Beasainen sarea amaitzeko CAF aurreko zatia, eta [...]
Gipuzkoa osoan zehar, herriz-herri ibilida Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, herri horietan Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egin diren berrikuntzak ikusten. Gaur Beasainen izan da, Gipuzkoa osoan zehar egin duen itzuliari amaiera emanez. Patxi Plazaola alkateak egin dio ongietorria, udaletxeko beste hainbat ordezkarirekin batera. Karlos Ormazabal Garapen diputatua ere Olanorekin batera egon da Beasainen.
Udaletxe aurrean egindako harreraren ondoren bilera egin dute, eta ondoren herrian zehar ibilalditxoa egin dute. Herri erdigunean hasi dute paseotxoa, kaleak oinezkoentzako egokitzeko egindako lanak ikusiz. Olaran lantegia ikusten ere izan dira, etorkizunean lantegi izandako eraikinean zer egin daitekeen eztabaidatzeko.
Handik Ezkiaga auzoko zaharren egoitzara joan dira eta ondoren Arangoiti egoitzara. Igartza jauregiaren inguruetan eman diote amaiera bisitari.
Elkarlana eskertu du Plazaolak
Eguneko bi zentro ditu Beasainen Foru Aldundiak eta kulturalki ere hinbat inbertsio egin ditu Igarza inguruan. Patxi Plazaolak berrikuntzarekin lotutako beste ipamen bat ere egin nahi izan du gaurko bisitan, Goierriko Berritze Gunearen inguruan, “Foru Aldundiak apostu handia egin duelako”. Laguntza horiengatik guztiengatik eskerrak eman dizkio Olanori, eta aurrera begira dituzten erronkei elkarrekin aurre egiten jarraitzeko nahia azaldu du Beasaingo alkateak.
Aurrentzean ere, gai horietan eta bidegorri sarearen zabalkundean, Eusko Jaurlaritzarekin lan egiteko beharraz ere hitz egin du Plazaolak: “Beasainen sarea amaitzeko CAF aurreko zatia, eta Olaberriara doana geratzen dira”. Goierriko Foroan laster innobatzaileentzako gune bat ere definituko dute eta, “inkubategi horretan ere, Foru Aldundiaren apustua alde horretatik doa, enplegua eta innobazioa sortzea da helburua, eta orduan ere aukera paregabea izango dugu elkarrekin lan egiteko”.
Trenbide ingurua izango da hurrengo proiektua
Dagoneko martxan dauden proiektuez ez ezik, etorkizunean Beasainen egingo direnei buruz ere hitz egin du Plazaolak. Beasaingo alkatearen arabera, herriari geratzen zaion lan handietako bat trenbide inguruakoa da. Zonaldea berritu nahi da eta hor ere Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzeko beharra egongo dela gaineratu du.
Lan horiekin guztiekin Beasainek eman duen garapena osatuko litzateke Plazaolaren ustez, eta “herritarren bizi-kalitatea hobetzeko beste aukera bat izango litzateke”.
“Elkarlanaren enfokea”
Markel Olano Diputatu Nagusiak “beste enfoke bat” eman nahi izan dio gaur Beasaina egin duen bisitari. Erakunde ezberdinen arteko elkarlana azpimarratu du Olanok, “erakundeen artean lidergo partekatu bat eman behar delako, elkarren artean atera behar ditugulako gauzak eta herrialde honetan erakundeen artean maila ezberdinetan egitura politikoa aldatzen saiatu behar dugulako”.
Hala, Diputatu Nagusiaren erabakia Gipuzkoako ahalik eta herririk gehienetara bisitan joatea izan zen, Gipuzkoako herrietan egin diren aldaketak eta berrikuntzak bertatik bertara ikusteko. Bisita horiei “amaiera sinbolikoa emateko” aukeratu du Beasain, “hau delako nire herria”. Aurretik beste 64 herritan izan da Olano, Gipuzkoan dauden herrien %75ean bisita egin ondoren.