Ikasleek ‘JaiBus’ zerbitzua jartzeko eskatu diote Ordiziako Udalari
Joan den ostegunean egin zen Ordizia Barnetik herritarren parte hartzean oinarritzen den gazte heziketa programaren azken bilera Barrena kultur etxean. Oianguren Institutuko 4. DBH-ko ikasle talde batek sei hilabete egin ditu parte hartze prozesu prop...
Joan den ostegunean egin zen Ordizia Barnetik herritarren parte hartzean oinarritzen den gazte heziketa programaren azken bilera Barrena kultur etxean. Oianguren Institutuko 4. DBH-ko ikasle talde batek sei hilabete egin ditu parte hartze prozesu propioa prestatzen, eta lan horren emaitza proposamen zehatz bat eskatzea izan da: JaiBus zerbitzua martxan jartzeko eskatu diote Ordiziako Udalari, inguruko herrietako jaietara garraio publikoz joateko proposamena.
Alkateari, eta Ongizate eta Partaidetza zinegotziei eman zieten gazteek proposamen teknikoa. Txosten horren arabera, autobusaren geltokiak, ordutegiak, nondik norakoak eta gutxi gorabeherako prezioak zehazten dira. Horrez gain, ikasleen ekimenaren alde azaldu diren 300 ordiziar gazteren sinadurak biltzen dituen liburu bat ere eman zieten agintariei.