Legorretan atzo atxilotu zituzten bi anaiak Madrilera eraman dituzte, eta inkomunikatuta dauzka Guardia Zibilak
Atzo goizean Legorretan atxilotu zituzten Aitor eta Igor Esnaola Madrilera eraman ditu Guardia Zibilak, eta inkomunikatuta dauzka. ETAren logistika arloko ustezko bi kideen baserrian egun osoan luzatu ziren miaketetan –200 guardia zibilek parte hartu zutela esan du Espainiako Barne Ministerioak– leherkariak egiteko materiala eta dokumentazioa aurkitu zutela zabaldu zen atzo arratsean: 850 nitrato amoniko –ETAk leherkaria prestatzeko erabili ohi du, ongarri kimikoa da–, 13,5 kilo pentrita, hiru detonagailu eta 100 litro erregai dira, berri agentzien arabera, Olalde baserrian aurkitu dutena. Horrez gain, ETAren barne-buletinak eta dokumentazioa zegoela esan dute. Inkomunikazio aldiak iraun bitartean Legorretan egunero elkarretaratzea egiteko deia egin zuen AAMk. Atzo 19:30erako zegoen lehen deialdia, baina ezin izan ziren plazan bildu, “Ertzaintzak plaza hartuta” zuelako. Lau pertsonari identifikazioa eskatu zien Ertzaintzak. “Ez digute aukerarik eman manifestaziorik egiteko inolaz ere, ezta bilkura sakabanatuak ere. Inongo aukerarik ez”, azaldu du AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Atzo 120 bat pertsona joan ziren plazara, iturri beraren arabera. Gaurko eta hurrengo egunetarako 19:30ean biltzeko deialdia mantendu du. Bestetik, atzoko atxiloketen xehetasun gehiago eman ditu AAMk. Aitor eta Igor Esnaolaren senitartekoen aipuak eginez esan du miaketa garaian poliziaren partetik tratua “nahiko ona” izan zela. “Oso-oso luzeak. Ez diete utzi beste senide batzuei laguntza ematen, adibidez umeak [...]
Atzo goizean Legorretan atxilotu zituzten Aitor eta Igor Esnaola Madrilera eraman ditu Guardia Zibilak, eta inkomunikatuta dauzka. ETAren logistika arloko ustezko bi kideen baserrian egun osoan luzatu ziren miaketetan –200 guardia zibilek parte hartu zutela esan du Espainiako Barne Ministerioak– leherkariak egiteko materiala eta dokumentazioa aurkitu zutela zabaldu zen atzo arratsean: 850 nitrato amoniko –ETAk leherkaria prestatzeko erabili ohi du, ongarri kimikoa da–, 13,5 kilo pentrita, hiru detonagailu eta 100 litro erregai dira, berri agentzien arabera, Olalde baserrian aurkitu dutena. Horrez gain, ETAren barne-buletinak eta dokumentazioa zegoela esan dute.
Inkomunikazio aldiak iraun bitartean Legorretan egunero elkarretaratzea egiteko deia egin zuen AAMk. Atzo 19:30erako zegoen lehen deialdia, baina ezin izan ziren plazan bildu, “Ertzaintzak plaza hartuta” zuelako. Lau pertsonari identifikazioa eskatu zien Ertzaintzak. “Ez digute aukerarik eman manifestaziorik egiteko inolaz ere, ezta bilkura sakabanatuak ere. Inongo aukerarik ez”, azaldu du AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Atzo 120 bat pertsona joan ziren plazara, iturri beraren arabera. Gaurko eta hurrengo egunetarako 19:30ean biltzeko deialdia mantendu du.
Bestetik, atzoko atxiloketen xehetasun gehiago eman ditu AAMk. Aitor eta Igor Esnaolaren senitartekoen aipuak eginez esan du miaketa garaian poliziaren partetik tratua “nahiko ona” izan zela. “Oso-oso luzeak. Ez diete utzi beste senide batzuei laguntza ematen, adibidez umeak etxetik ateratzeko”. Legorretako 1 Errepide Nazionala kaleko etxebizitzan urte gutxiko bi ume zeuden Guardia Zibila sartu zenean, atzo 03:00etan. “Igorren bikotekidea bi ume txikiekin gela batean zazpi orduz izan dute, eta Aitorren kasuan aita baserrian bera bakarrik 15 orduz egon da, bakar-bakarrik”, azaldu du AAMk.
Aitor Esnaola Olalde baserrian atxilotu zuten. Baserrian bertan zegoen amari antsietate krisi batek eman zion goizean, eta erietxera eraman zuten anbulantzian. Onik dela azaldu dute, atzo goizean bertan etxeratu baitzuten.
Ordiziako Ahotsa webguneko bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=wzAcfIEiYRs