Aisialdian euskararen erabilera bultatzeko ikastaroa egingo dute
Udaleko Euskara Zerbitzuak, aisialdian euskararen erabilera sustatzeko programen inguruko ikastaroa antolatu du. Batez ere, udaleku irekietako begiraleei, dinamizatzaile soziokulturalei eta euskara teknikariei zuzenduta dago. Ikastaroa apirilaren 26tik...
Udaleko Euskara Zerbitzuak, aisialdian euskararen erabilera sustatzeko programen inguruko ikastaroa antolatu du. Batez ere, udaleku irekietako begiraleei, dinamizatzaile soziokulturalei eta euskara teknikariei zuzenduta dago.
Ikastaroa apirilaren 26tik 28ra egingo dute Barrenan, eta izena, apirilaren 19rako eman behar da Ordiziako Euskara Zerbitzuan (943 80 56 22). Ordiziarrek 10 euro ordaindu behar dute, eta bertakoak ez direnek, 20 euro.