Gueñes eta Ezkio-Itsaso arteko goi tentsioko linea bertan behera uzteko, hautetsien biltzarrera deitu dute
Berria.infok jakitera eman duenez, Lurra erakundeak eta Mallabia, Berriz eta Garaiko alkateek Gueñes (Bizkaia) eta Ezkio-Itsaso lotuko dituen goi tentsioko linearen aurka agertzeko, hautetsien biltzarra antolatu dute larunbat honetarako. Helburua, Gas...
Berria.infok jakitera eman duenez, Lurra erakundeak eta Mallabia, Berriz eta Garaiko alkateek Gueñes (Bizkaia) eta Ezkio-Itsaso lotuko dituen goi tentsioko linearen aurka agertzeko, hautetsien biltzarra antolatu dute larunbat honetarako. Helburua, Gasteiz eta Muru Artederreta (Nafarroa) arteko goi tentsio linearen proiektua geratzea ahalbidetu zuen prozedura errepikatzea da. Hau da, toki desberdinetako hautetsiek sinatutako manifestuaren bidez egitasmoa bertan behera uztea.