Ehunka lagun batu dira Korrikara Goierri garaian
Atzo Goierri behean ibili ondoren, gaur Goierri garaira iritsiko da Korrika. 7:30ean Urretxun sartuko da, eta ondoren Zumarragatik eta Legazpitik ere igaroko da, hirugarren honetatik 8:30ak inguruan. Atzo bezala, gaur ere Goierriko Hitzak Korrikaren Goierriko igaroaren kronika berezia egingo du, argazki galeria eta bideoekin, ekimenak Udanan aurrera Oñatirantz jo aurretik.
Korrika Legazpin Ehunka lagun batu dira legazpin Lorrikaren igaroan. Legazpiko erdigunera iritsi aurretik, eskualdeko suhiltzaileen egoitza parean, suhiltzaileek eurek hartu dute lekukoa, lan jantziekin, kasko eta guzti, eta lankideek agur egin diete bost kamioien sirenak piztuz. Herrian eskoletako neska-mutikoak irten direnean jendetza handia bildu da, Goierri garaiko jende multzorik handiena Legazpiko kaleetan ikusi da. Lasterketak Urretxun eta Zumarragan denbora asko irabazi duenez, Legazpiko biribilguneetan itzulika ibili behar izan da Korrika, denbora hori “galtzeko”, eta horrela Korrikaren ordutegi ofizialarekin bat egiteko handik aurrera. http://www.youtube.com/watch?v=EbF2l7Z
Korrika Urretxun eta Zumarragan Ehunka lagunez lagundurik igaro da Korrika Urretxutik eta Zumarragatik. Adin guztietako jendea batu da eimenera, gazteak bereziki, eta uneotan Legazpira bidean aurkitzen da. Amaia Iturriotz eta Maialen Akizu bertsolari gazteak furgonetara igo dira Zumarraga, eta bertso bana bota du bakoitzak antolatzaileek gonbidatuta. Jaisterakoan, biak ala biak, erori egin dira. Herritar batzek Inocencio Soria preso politiko zumarragarra burutzen ari den gose greba gogoratzen duten kartelak erakutsi dituzte korrikan zihoazela.
Atzoko bideoak:
Lotutako albisteak eta lotura interesgarriak • Jendetzak babestu du Korrika Goierrin, atzoko kronika berezia, bideoak, eta argazki galeria [2011-04-13] • Araman Korrikaren aldeko ekitaldiak aurretik, egunean bertan eta ondoren [2011-04-11] • Korrika Txikia abiatu da Goierrin [galeria] [2011-04-11] • Beasaindik Ordiziara bidean doa Akirrok [2011-04-09] • Korrika 8:30ean igaroko da Legazpiko kaleetatik [2011-04-08] • Goierriko hainbat eragilek Korrika babestu eta euskara erabiltzeko deia egin dute [2011-04-07] • Korrika.org

Erlazionatutako edukiaJendetzak babestu du Korrika Goierrin