Zumarragako joko-areto batean lapurtutako 6.000 euro atzeman ditu guardia zibilak Ceniceron
Guardia zibilak Ceniceron (Errioxa) bi lagun atzeman ditu Zumarragako joko-areto batean lapurtutako 6.000 eurorekin. Atxiloketa herenegun izan zen, zirkulazio agenteek auto bat gelditu zuten Errioxako N-232 errepidean, Ceniceron. Autoan zihoazen bi lagunak identifikatu zituzten, eta gidariak gida-baimenik ez zuela ikusita, atxilotu egin zuten. Autoaren kapota ireki, eta txaponak eta 5, 10 eta 20 euroko billeteak aurkitu zituzten poltsatan gordeta. Zumarragako joko-aretoan lapurreta egin eta gero, segurtasun kamerek jasotako irudiei esker jakin dute Errioxan atxilotutako bi lagunak, Zumarragan jazotako lapurretaren arduradunak direla.