Pello Añorgak ipuinak kontatuko ditu bihar goizean Ataunen, Barandiaran Museoan
Pello Añorga kontalariak ipuinak kontatuko ditu bihar Ataunen. 11:30ean izango da saioa, San Gregorion dagoen Barandiaran Museoan, eta ez hasieran iragarri bezala arratsaldean. Kontu zaharrak eta berriak izeneko kontaketa aurkeztuko du Añorgak bos...
Pello Añorga kontalariak ipuinak kontatuko ditu bihar Ataunen. 11:30ean izango da saioa, San Gregorion dagoen Barandiaran Museoan, eta ez hasieran iragarri bezala arratsaldean. Kontu zaharrak eta berriak izeneko kontaketa aurkeztuko du Añorgak bost urtetik hamarrera bitarteko umeentzat. Sarrera doan da.