Plataformak udal gobernu aldaketan ikusten du Antiorako aukera
Antioko interpretazio zentroa egiteko obrak hastear daudenean, Antiguarekin herri plataformak prentsaurrekoa eskaini du. Gaur arratsaldeko prentsaurrekoak bi helburu izan ditu. Batetik, urte guzti hauetan euren babesa eman dieten herritarrei eskerrak ematea. Bestetik, oraindik ere Antiorentzat beste proiektu bat posible dela erakustea.
Orain arte plataformak Udalarekin izan dituen harremanak negatiboak izan direla esan du Mariasun Mendizabal, Antiguarekineko ordezkariak. Horregatik, maiatzeko hauteskundeei begira, egon daitekeen gobernu aldaketan ikusten du, egungo Udalak aurrera eraman nahi duen proiektua geratzeko bide bakarra. Horregatik, hori posible izan dadin hauteskundeetan botoa ematera gonbidatu ditu herritarrak.
Intepretazio zentroa ”handiegia”
Prentsaurrekoan, Udalak Antion egin nahi duen eraikina ”handiegia” dela esan du Antiguarekinek berriro ere. Ideia hori bisualagoa egiteko, interpretazio zentroaren hiru dimentsiotako irudiak
erakutsi dituzte, herriko gune ezberdinetan kokatuta. Jarraian duzuen bideoan duzue zati bat ikusgai.
Amaitzeko, Antiguarekin leloa duten bandera berdeak, herriko balkoi eta leihoetan jartzera animatu dituzte herritarrak, ”oraindik ez baita horiek kentzeko ordua iritsi”, Arantxa Gabiria plataformako kideak esan duenez.