Azpeitiatik Tolosara arteko zatia egingo dute asteburuan Arrastakakoek
Arrastaka Mendi Taldeak antolatuta, Ehunmiliak probako ibilbideko hirugarren eta laugarren etapak egingo dituzte asteburuan. Larunbatean izango da hirugarren etapa, Azpeitia eta Tolosa artekoa. Guztira 25 kilometroko ibilbidea da, eta tartean Zestoa, ...
Arrastaka Mendi Taldeak antolatuta, Ehunmiliak probako ibilbideko hirugarren eta laugarren etapak egingo dituzte asteburuan. Larunbatean izango da hirugarren etapa, Azpeitia eta Tolosa artekoa. Guztira 25 kilometroko ibilbidea da, eta tartean Zestoa, Errezil, Bidegoian eta Albiztur herriak igaroko dituzte, eta Gazume eta Ernio mendietara igoko dira.
Larunbatean 08:00ak inguruan abiatuko dira Azpeitia aldera Bernedoeneako aparkalekutik, eta 15:00ak ingururako dute aurreikusita antolatzaileek Beasaina itzultzea.
Igandean Larraitzeraino
Igandean egingo dute laugarren etapa, Tolosa eta Larraitz artekoa. 20 kilometroko ibilbidea izango da, Altzo eta Amezketatik igaroz. Beasaingo tren geltokitik irtengo dira igandean mendizaleak 07:30ak inguruan, eta trenez egingo dute Tolosara arteko bidea. Itzulera 15:00ak inguruan izango da igandean ere.
Bi irteera hauetan parte hartzeko beharrezkoa izango da mendiko federatu txartela izatea, eta gaur arratsaldean Ehunmiliaken bulegoan izena ematea. Izena emateko ordutegia 18:30etik 20:30etara izango da, eta ordutegi horretan 646 85 56 20 telefonora deituta ere eman ahalko da izena.
Irteera guztiei buruzko informazioa Arrastakaren webgunean eskura daiteke. Beheko irudietan hirugarren eta laugarren etapatako profilak ikus daitezke:
Azpeitia-Tolosa 















