Bihar hasiko da 24 orduko areto futbol txapelketa
Ostiral gaueko 21:00etan hasiko da Ordiziako 24 orduko areto futbol txapelketa. Urdaneta ikastetxeko patioan jokatuko dituzte partidak; finala, larunbat arratsaldeko 20:00ak aldera izango da. Gehienez 16 taldek parte hartu ahal izango dute eta mila eur...
Ostiral gaueko 21:00etan hasiko da Ordiziako 24 orduko areto futbol txapelketa. Urdaneta ikastetxeko patioan jokatuko dituzte partidak; finala, larunbat arratsaldeko 20:00ak aldera izango da. Gehienez 16 taldek parte hartu ahal izango dute eta mila eurotik gora banatuko dituzte saritan; irabazleak 700 euro eta kopa jasoko ditu, bigarrenak 400 euro eta hirugarrenak 200.













