Dani Oiarbide da Idiazabalgo Udalerako Bilduren zerrendaburua
Dani Oiarbide da Idiazabalgo Udalerako Bilduren alkategaia. Oiarbiderekin batera honako hauek osatu dute zerrenda: Aloña Barandiaranek, Markel Lizarraldek, Aritz Ugartek, Aratz Urkiak, Izaro Iparragirrek, Jose Luis Garmendiak, Nagore Nograrok, Migel M...
Dani Oiarbide da Idiazabalgo Udalerako Bilduren alkategaia. Oiarbiderekin batera honako hauek osatu dute zerrenda: Aloña Barandiaranek, Markel Lizarraldek, Aritz Ugartek, Aratz Urkiak, Izaro Iparragirrek, Jose Luis Garmendiak, Nagore Nograrok, Migel Mari Imazek, Josebe Iparragirrek, Jon Esnaolak, Iratxe Urkiak, Begoña Lizarraldek eta Maite Telleriak.
Bilduk udaletxe berria proposatzen du: “Irekia izango dena. Gardena. Gertukoa”. Idiazabalgo Udalerako prestatu duen herri programa astelehenean, maiatzaren 16an, aurkeztuko du udaletxean 19:00etan. Ondoren mokadua egingo dute.













