EAJk erdibideko aukera izateko bokazioa duela dio Olanok
Eusko Alderdi Jeltzaleak hauteskunde kanpainako ekitaldia egin du gaur Ordizian. Jose Migel Santamaria alkategaiak eta Markel Olano ahaldun nagusigaiak parte hartu dute bertan, EAJko beste kide eta ordezkari batzuekin batera. Olanok azaldu duenez, EAJk beste bi blokeen arteko “erdigunea bideratzeko eta indartzeko bokazioa” du. Bloke horiek, Bildu koalizioa eta “PSE-PP frontea” lirateke. Aurrenekoei buruz, azkenean hauteskundeetan izateko aukera dutela eta hori “albiste ona” dela dio Olanok. “Beste aldean dago PSEk eta PPk osatu duten frontea”. Olanoren ustez, azken hauteskundeetan “iruzur” egin zioten euskal gizarteari, azken unera arte ez baitzuten elkarrekin paktatzeko asmorik iragarri. “Jende asko damutu zen orduan, eta orain, hori berriro gerta ez dadin nahi dugu”. Jose Migel Santamaria, Ordiziako alkategaiak berriz, azken lau urteetako legegintzaldiaren balantzea egin du. “Gauzak egiteko beste era bat” bultzatu dutela dio, “gertutasuna oinarri hartuta”. Maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren, “bide hori kontsolidatu” nahi lukete. Egungo egoera ekonomikoari aipamena eginez, “krisi egoera honi aurre egin diezaiokeen alderdi bakarra EAJ” dela esan du. Mugikortasuna hizpide Markel Olanok, mugikortasunaren arloan dituen proposamenak ere aurkeztu ditu gaurko ekitaldian. Hala, “errepide sare berria eta ondo konektatutako garraio publiko sistema” izango dira, bere ustez, “Gipuzkoaren lurralde oreka mantentzeko ardatzak”. Azken legegintzaldian “errepideetako mugikortasunean iraultza bat” bizi izan du Gipuzkoak Olanoren [...]
Eusko Alderdi Jeltzaleak hauteskunde kanpainako ekitaldia egin du gaur Ordizian. Jose Migel Santamaria alkategaiak eta Markel Olano ahaldun nagusigaiak parte hartu dute bertan, EAJko beste kide eta ordezkari batzuekin batera. Olanok azaldu duenez, EAJk beste bi blokeen arteko “erdigunea bideratzeko eta indartzeko bokazioa” du. Bloke horiek, Bildu koalizioa eta “PSE-PP frontea” lirateke. Aurrenekoei buruz, azkenean hauteskundeetan izateko aukera dutela eta hori “albiste ona” dela dio Olanok. “Beste aldean dago PSEk eta PPk osatu duten frontea”. Olanoren ustez, azken hauteskundeetan “iruzur” egin zioten euskal gizarteari, azken unera arte ez baitzuten elkarrekin paktatzeko asmorik iragarri. “Jende asko damutu zen orduan, eta orain, hori berriro gerta ez dadin nahi dugu”.
Jose Migel Santamaria, Ordiziako alkategaiak berriz, azken lau urteetako legegintzaldiaren balantzea egin du. “Gauzak egiteko beste era bat” bultzatu dutela dio, “gertutasuna oinarri hartuta”. Maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren, “bide hori kontsolidatu” nahi lukete. Egungo egoera ekonomikoari aipamena eginez, “krisi egoera honi aurre egin diezaiokeen alderdi bakarra EAJ” dela esan du.
Mugikortasuna hizpide
Markel Olanok, mugikortasunaren arloan dituen proposamenak ere aurkeztu ditu gaurko ekitaldian. Hala, “errepide sare berria eta ondo konektatutako garraio publiko sistema” izango dira, bere ustez, “Gipuzkoaren lurralde oreka mantentzeko ardatzak”. Azken legegintzaldian “errepideetako mugikortasunean iraultza bat” bizi izan du Gipuzkoak Olanoren ustez, eta hori, neurri handi batean, “Gipuzkoako biribilgunea” bukatu izanari zor zaio.
Garraio publikoari dagokionean, Lurraldebusen zerbitzua indartu eta txartel bakarraren alde egin du. “Garraiobide publikoen arteko koordinazioan sakontzea proposatzen dugu, herritarrei zerbitzu ona, kalitatekoa eta tarifa bakarra duena eskaintzeko”.














