Garabi Ordizia bosgarren Espainiako Txapelketan, kadeteetan
Kadete mailako Garabi Ordizia taldeak bosgarren postua lortu zuen asteburuan, Espainiako Txapelketan. Sant Cugaten kontra hamarna berdindu eta Boadillari 25 eta 5 irabazi eta gero, finalerdien atarian gelditu ziren ordiziarrak, 3 eta 13 galdu baitzut...
Kadete mailako Garabi Ordizia taldeak bosgarren postua lortu zuen asteburuan, Espainiako Txapelketan. Sant Cugaten kontra hamarna berdindu eta Boadillari 25 eta 5 irabazi eta gero, finalerdien atarian gelditu ziren ordiziarrak, 3 eta 13 galdu baitzuten Valencia RCren kontra. Bosgarren postuko lehian, CAU Valenciari irabazi zioten(0-17). Santboianak irabazi du txapelketa.













