Julene Hidalgo Ezker Batuko Beasaingo alkategaiak, bere alderdiak eskualderako dituen asmoak azaldu ditu
Julene Hidalgo Ezker Batuko Beasaingo zerrendaburuak bere alderdiak Goierrirako dituen asmoak azaldu ditu. Gai sozialei, politikoei, ingurugiro arazoei, kulturari buruz… hitz egin du, eta bihar, GOIERRIKO HITZA-ren papereko edizioan, hautagaiari...
Julene Hidalgo Ezker Batuko Beasaingo zerrendaburuak bere alderdiak Goierrirako dituen asmoak azaldu ditu. Gai sozialei, politikoei, ingurugiro arazoei, kulturari buruz… hitz egin du, eta bihar, GOIERRIKO HITZA-ren papereko edizioan, hautagaiari egindako elkarrizketa irakurri ahalko da.
Aurrerapen gisa, hona hainbat gaiei buruz Hidalgok aipatu duena:
– Etxebizitzak: “Hutsik dauden etxebizitzak identifikatuko ditugu, eta alokairuak bultzatu”.
– Langabezia: “Beharrezkoa da udalen eta enpresen artean hitzarmenak bultzatzea”.
– Hirugarren adina: “Beraien beharrak asetzeko jende prestatua behar da”.
– Berdintasuna: “Herritarren artean gizalegea bultzatzea eguneroko lanik sakonena da”.
– Gazteak: “Orain arte lortu ditugun helburuak mantendu eta horiekin aurrera egitea da helburua”.
– Parte hartzea: “Udaletan egiten diren bileretara herritarrak erakarri nahi ditugu”.
– Hondakinak: “Idealena herri bakoitzak zaborra jasotzeko zein sistema ezarri nahi duen erabakitzeko autonomia izatea da”.
– Kultura: “Doan diren ekintzak bultzatu behar dira”.