Kanpainako ekitaldirik gehienak, bertan behera
Atzo Murtziako (Espainia) Lorca herrian izandako lurrikara dela-eta, alderdi politiko gehienek bertan behera utzi dituzte gaurko aurreikusita zituzten hauteskunde kanpainako ekitaldiak, lurrikarako biktimei elkartasuna adierazteko. PPk eta PSE-EEk, goizean goizetik jakinarazi dute gaur ez zutela kanpainako ekitaldirik egingo. Eguerdian, beste horrenbeste erabaki dute Bilduk, Aralarrek eta Ezker Batuak.













