Marrazki txapelketa egingo dute zapatu goizean
Zapatu goizean VIII. Herri Mailako Marrazki txapelketa egingo dute Legazpin. Arkatza elkarteak antolatu du eta 9:30ean hasiko da, kultur etxean. Oinarriak:: 1. LAU MAILA BEREIZIKO DIRA: A/ Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila. B/ Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila. D/ Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila. E/ Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila. 2. GAIA: A eta B mailakoak: irudimenezko gai libre bati buruz egingo dute marrazkia. Gainerakoei gaia ezarri egingo zaie lehiaketa hasteko unean. 3. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK Lapitza, lapitz margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira. Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak. Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik. Debekatuta dago erregela erabiltzea. 4. EPAIMAHAIA Elkarte antolatzaileak izendaturiko partaideek osatuko dute. 5. SARIAK Hiruna sari sorta banatuko dira. Sari banaketa maiatzaren 17an, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira maiatzaren 20erarte kultur etxean. 6. LEKUA, EGUNA ETA ORDUA Lehiaketa maiatzaren 14an izango da eta goizeko 9:30ean hasiko da kultur etxean. Parte hartzaileek lanak egun bereko 12:30ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte kultur etxean. 7. OHARRAK Epaimahaiaren erabakiak eztabaidaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da. Partehartzaileek derrigor [...]
Zapatu goizean VIII. Herri Mailako Marrazki txapelketa egingo dute Legazpin. Arkatza elkarteak antolatu du eta 9:30ean hasiko da, kultur etxean.
Oinarriak::
1. LAU MAILA BEREIZIKO DIRA:
A/ Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila.
B/ Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila.
D/ Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila.
E/ Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila.
2. GAIA:
A eta B mailakoak: irudimenezko gai libre bati buruz egingo dute marrazkia. Gainerakoei gaia ezarri egingo zaie lehiaketa hasteko unean.
3. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK
Lapitza, lapitz margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira. Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak. Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik. Debekatuta dago erregela erabiltzea.
4. EPAIMAHAIA
Elkarte antolatzaileak izendaturiko partaideek osatuko dute.
5. SARIAK
Hiruna sari sorta banatuko dira. Sari banaketa maiatzaren 17an, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira maiatzaren 20erarte kultur etxean.
6. LEKUA, EGUNA ETA ORDUA
Lehiaketa maiatzaren 14an izango da eta goizeko 9:30ean hasiko da kultur etxean. Parte hartzaileek lanak egun bereko 12:30ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte kultur etxean.
7. OHARRAK
Epaimahaiaren erabakiak eztabaidaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da. Partehartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraipideak.













