Ordiziako III. raid proba jokatuko da larunbatean
Lazkaomendi Alarpe zalditegiak antolatutako Ordiziako III. raid proba jokatuko da larunbatean Oiangun. Raid-ak iraupen luzeko probak dira, eta zaldiaren erresistentzia eta erritmo egokiera hartzen da kontutan. 10:00etan hasiko da proba Oiangun, eta bi...
Lazkaomendi Alarpe zalditegiak antolatutako Ordiziako III. raid proba jokatuko da larunbatean Oiangun. Raid-ak iraupen luzeko probak dira, eta zaldiaren erresistentzia eta erritmo egokiera hartzen da kontutan. 10:00etan hasiko da proba Oiangun, eta bi fase izango ditu; aurrenekoan, Oiangutik Zaldibiako Olakosai atsedenlekura joan-etorria egin beharko dute zaldunek (21 kilometro), eta gutxienez 1:18:45 segunduko denbora eta gehienez 2:06:00 segundukoa egin beharko dute. Albaitariaren kontrola pasa, eta ordu erdiko atsedenaren ondoren, ibilbide bera egin beharko dute parte hartzaileek. Probaren kontrola 15:06an itxiko dute.













