Udako kanpainaren matrikulazio aldia astelehenean hasiko du Majorik
Ordiziako Majori kiroldegiak astelehenean ekingo udako kanpainaren matrikulazio aldiari. Majorik hainbat ikastaro jarri ditu aukeran helduentzat. Ikastaro horiek ekainaren 27tik ekainaren 22ra izango dira. Interesatuek maiatzaren 31 baino lehen aurkezt...
Ordiziako Majori kiroldegiak astelehenean ekingo udako kanpainaren matrikulazio aldiari. Majorik hainbat ikastaro jarri ditu aukeran helduentzat. Ikastaro horiek ekainaren 27tik ekainaren 22ra izango dira. Interesatuek maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu behar dute inprimaki betea kiroldegiko harreran, eta ondoren, kiroldegiko arduradunek zozketa egingo dute ikastaroetan parte hartuko dutenak aukeratzeko.
Udalekuetan izena emateko, berriz, bestelako prozedura bat jarri dute martxan. Bertan parte hartzeko derrigorrezkoa da Majoriko bazkide izatea, eta harreran izena ematea nahikoa da.













