Udalbatzak hauteskunde aurreko azken osoko bilkura du astelehenean
Ordiziako Udalbatzak hauteskundeen aurreko azken osoko bilkura egingo du astelehenean, 08:00etan. 2010. urteko kontuen likidazioa, lanpostuen balorazioa eta Udalaren eta Goiekiren arteko hitzarmena izango dituzte hizpide. Ezker Batua-Berdeak alderdiak ...
Ordiziako Udalbatzak hauteskundeen aurreko azken osoko bilkura egingo du astelehenean, 08:00etan. 2010. urteko kontuen likidazioa, lanpostuen balorazioa eta Udalaren eta Goiekiren arteko hitzarmena izango dituzte hizpide. Ezker Batua-Berdeak alderdiak aurkeztuta, 36ko gerraren ondoren indarrez kendutako udal zinegotzien lana aitortzeko mozioa ere eztabaidatuko dute.













