Ur Apalategi izango da larunbatean ‘Itaka’ saioan
Ur Apalategi idazlea izango da larunbatean, maiatzaren 14an, Segura Irratiko Itaka saioan. Fikzioaren izterrak bere azken liburuaz hitz egingo du. Bere literatur ibilia eta lortu duen Beterriko Liburua Saria ere izango dituzte hizpide. Horretaz gain,...
Ur Apalategi idazlea izango da larunbatean, maiatzaren 14an, Segura Irratiko Itaka saioan. Fikzioaren izterrak bere azken liburuaz hitz egingo du. Bere literatur ibilia eta lortu duen Beterriko Liburua Saria ere izango dituzte hizpide. Horretaz gain, astero bezala, hausnarketei, poesiari, irakurzaletasunari eta musikari tartea eskainiko diote Ekaitz eta Irati Goikoetxeak gonbidatu desberdinen kolaborazioarekin. Larunbatean solaskide Patxi Ezkiaga, Manex Aranburu, Joxe Goikoetxea, Aimar Maiz eta Leire Alonso izango dira, goizeko hamarretatik aurrera. Asteazken iluntzean errepikatuko dute irratsaioa, 21:30ean













