Ziza ugari maiatzeko bigarrenean
Bi puntu nagusitan kokatu zen bereziki jendea, eta momentuka ilara luzeak sortuz gainera, hiru ziza saltzaile nagusik eta landare postuetako arduradunek atsedenik gabe aritu ziren lanean. Zizei dagokionez orain arte ferian inoiz zenbatu dugun kopururik handiena izan zitekeen, 600 kilotik gora konta zitezkeen. Nongoak galdetuta, Nafarroa, Araba, Burgos eta Soria dira jasotako erantzunak. Gehienak 20 euro inguruan salgai baziren ere, 8 eta 35 bitarteko prezioa zuten. Onddoak ere poliki ugaritu dira: “Toki askotan hasi da ia Zamorakok ziren lehenengok eta orain Salamankan, Sorian eta Galizian ere hasi dira”, zioen M.Lasak. Hemengo gutxi batzuk ere bilduak zituen Patxi Aierbek eta baita lehenengo gibel urdinak ere, bi kilo eskutatik jatetxe bateko arduradunak kendu zizkionak. Lehen gerezi eta marrubiak Aurten hainbat barazki eta fruitu aurreratuak datoz. Bi gerezi mota (2-2,5 euroan kiloa) zituzten Agustina eta M.Jesus Ezkio Itsasoko ama alabak. Eta marrubi bikainak Aramako Zurutuza ahizpak (6 euroan kiloa). Bestalde sagar errezila jateko hurrengo udazkenera arte itxaron beharko dugu. Eta oso hur gutxi ikusi dugu mahaietan, askoz urtekoa saldua dutela esan digute. Ilarrak eta babak aletuak eros daitezke, esku lanagatik aletuak garestiago . Kontuan hartuz kiloaren proportzioa leka eta guzti pisatuz ateratakoa dela, 10-11 euroan ilar kilo aletua, eta lekan 8-9an zegoen. Baba, [...]
Bi puntu nagusitan kokatu zen bereziki jendea, eta momentuka ilara luzeak sortuz gainera, hiru ziza saltzaile nagusik eta landare postuetako arduradunek atsedenik gabe aritu ziren lanean. Zizei dagokionez orain arte ferian inoiz zenbatu dugun kopururik handiena izan zitekeen, 600 kilotik gora konta zitezkeen. Nongoak galdetuta, Nafarroa, Araba, Burgos eta Soria dira jasotako erantzunak. Gehienak 20 euro inguruan salgai baziren ere, 8 eta 35 bitarteko prezioa zuten. Onddoak ere poliki ugaritu dira: “Toki askotan hasi da ia Zamorakok ziren lehenengok eta orain Salamankan, Sorian eta Galizian ere hasi dira”, zioen M.Lasak. Hemengo gutxi batzuk ere bilduak zituen Patxi Aierbek eta baita lehenengo gibel urdinak ere, bi kilo eskutatik jatetxe bateko arduradunak kendu zizkionak.
Lehen gerezi eta marrubiak
Aurten hainbat barazki eta fruitu aurreratuak datoz. Bi gerezi mota (2-2,5 euroan kiloa) zituzten Agustina eta M.Jesus Ezkio Itsasoko ama alabak. Eta marrubi bikainak Aramako Zurutuza ahizpak (6 euroan kiloa). Bestalde sagar errezila jateko hurrengo udazkenera arte itxaron beharko dugu. Eta oso hur gutxi ikusi dugu mahaietan, askoz urtekoa saldua dutela esan digute.
Ilarrak eta babak aletuak eros daitezke, esku lanagatik aletuak garestiago . Kontuan hartuz kiloaren proportzioa leka eta guzti pisatuz ateratakoa dela, 10-11 euroan ilar kilo aletua, eta lekan 8-9an zegoen. Baba, berriz, 4 euroan aletua eta 2,5ean leka eta guzti.













