Txindokiko ikasleek saria irabazi dute ‘Bodas de Sangre’ antzezlanarekin
Beasain Institutuko Txindoki Egoitzako batxilergoko ikasleek, 8. Buero Sariaren fase automatikoa irabazi dute. Federico Garcia Lorcaren Bodas de Sangre lana antzerkirako moldatu ondoren, ikasturte guztian zehar entseguak egiten aritu dira, eta apirilar...
Beasain Institutuko Txindoki Egoitzako batxilergoko ikasleek, 8. Buero Sariaren fase automatikoa irabazi dute. Federico Garcia Lorcaren Bodas de Sangre lana antzerkirako moldatu ondoren, ikasturte guztian zehar entseguak egiten aritu dira, eta apirilaren 1ean emanaldia egin zuten Usurbe antzokian. Ikasleen eta herritarren aurrean egindako emanaldi guztietan antzokia guztiz betetzea lortu zuten Rosa Rojoren zuzendaritzapean aritu diren ikasleek, eta saria, egindako lan guztiarengatik jasotako oparia da.
Lehen fase hau igarota, Espainia mailako lehiaketan parte hartuko dute orain, eta horretarako emanaldia bideoan grabatuko dute. Grabazioa ostiralean egingo dute, Usurbe antzokian, eta bide batez, hirugarren emanaldi bat egiteko aprobetxatuko dute. Ostiraleko emanaldia 19:15ean izango da, eta sarrera doan izango da, grabazioa irekia izango baita. Antzerki taldeko ikasleek herritar guztiak gonbidatu dituzte ostiraleko saiora.