Goiztiri AEK euskaltegiak oihal margoketa ikastaroa antolatu du
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, oihal margoketa ikastaroa antolatu du. Oihalak margotzeko dauden prozedura ezberdinak azalduko ditu Nekane Munduate euskaltegiko irakasleak eta artistak. Azalpenen ondoren, Kirmen Uriberen KUKU olerkia landuko dute,...
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, oihal margoketa ikastaroa antolatu du. Oihalak margotzeko dauden prozedura ezberdinak azalduko ditu Nekane Munduate euskaltegiko irakasleak eta artistak. Azalpenen ondoren, Kirmen Uriberen KUKU olerkia landuko dute, eta olerkia oinarri hartuta margotuko dituzte ondoren oihalak.
Lehenik olerkia irakurriko dute, eta sorkuntza idatziz eta ahoz landu ondoren, marrazkitan erreproduzituko dituzte ideia horiek ikastaroan parte hartuko dutenek. Bihar, 09:30etik 11:00etara izango da ikastaroaren lehen eguna, eta ekainaren 9an, hurrengo ostegunean, bigarrena. Biharko saioan marrazkiak oihalean zehaztuko dituzte, eta hurrengo astean bukatuko dituzte lanak. Oihalak margotu ondoren, parte hartzaile bakoitza bere lanaren inguruko azalpenak ematen saiatuko da.
Ikastaroa Goiztiri AEKren Beasaingo egoitzan izango da, eta euskaltegiko ikasleek ez ezik, Beasaingo Andramendi Ikastolako haurrek ere parte hartuko dute. Goiztirikoek beraien blogean Nekane Munduate artista ataundarri egindako elkarrizketa eta Kirmen Uriberen KUKU olerkiaren errezitaldia bideoan zintzilikatu dituzte.