Arrate Garin irabazle segako ligaren bigarren saioan ere
Euskal Herriko bakarkako sega ligaren bigarren jardunaldian Arrate Garinek irabazi du emakumezkoen atalean, igandean Azpeitian (Gipuzkoa). 1:34.56 minutuko denbora egin zuen, eta Beramendiko (Nafarroa) lehen saioa ere Garinek irabazi zuenez, sailkapena...
Euskal Herriko bakarkako sega ligaren bigarren jardunaldian Arrate Garinek irabazi du emakumezkoen atalean, igandean Azpeitian (Gipuzkoa). 1:34.56 minutuko denbora egin zuen, eta Beramendiko (Nafarroa) lehen saioa ere Garinek irabazi zuenez, sailkapenaren buruan dago. Azpeitian bigarren Aloña Galarraga idiazabaldarrak egin zuen (1:46.47), eta 4. da orokorrean. Gizonezkoetan, Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra 3. izan zen, Bixente Mitxelenaren eta Joxe Gabirondoren atzetik.