Urtebeteko zigorra ezarri dote gazte bati, ertzain bati eraso egin ziola ebatzita
Gazte bati urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote iazko uztailean Legazpin ertzain batzuk ustez jotzeagatik. Eepaitu duten gertaera jazo zen unean ertzainek gazte hau atxilotu nahi zutela azaldu dute. Ustezko erasoa iazko uztailaren 18an gertatu zen, goizeko ordu txikietan. EFE berri agentziak jakinarazio duenez, ertzain batzuek pertsona talde bat Aizkorri kaleko hiri altzarietan kalteak eragiten ari zenaren abisua jaso zuten. Inguru hartara joandakoan, ertzainek baliza zilindriko batzuk sutan zeudela ikusi zuten. Suak itzalgailu batekin itzali zituzten orduan, eta Plazaola kalean behera abiatu ziren. Beti ere EFE berri agentziaren arabera, inguru honetan gazte talde bat zegoen, eta hauetako batek “hijos de puta” esanez iraindu omen zituen poliziak. Minutu gutxira, ertzainak berriro ere inguru hartatik igaro ziren eta gazte berberak likido batez beteta zegoen edalontzi bat bota zien, baina ez zituen jo. EFEk azaldu duenez, ertzainak gaztea idenfitikatzen saiatu ziren, baina gaztea bilatzen ari zirela, Saturnino Telleria kalean zabor edukiontzi bat sutan zela ikusi zuten. Bertan jende asko zegoela ikusita, laguntza eskatu zuten eta ertzain gehiago bertaratu ziren, suhiltzaileekin batera. Diotenez, ertzainak suhiltzaileen lana zaintzen ari zirela, edalontzia bota zien gazteak botila bat jaurti zien poliziei, eta hauek bere bila joan ziren. Ihesi zioala, ustezko erasotzailea erori egin zen. Jaiki, eta korrika jarraitu [...]
Gazte bati urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote iazko uztailean Legazpin ertzain batzuk ustez jotzeagatik. Eepaitu duten gertaera jazo zen unean ertzainek gazte hau atxilotu nahi zutela azaldu dute.
Ustezko erasoa iazko uztailaren 18an gertatu zen, goizeko ordu txikietan. EFE berri agentziak jakinarazio duenez, ertzain batzuek pertsona talde bat Aizkorri kaleko hiri altzarietan kalteak eragiten ari zenaren abisua jaso zuten. Inguru hartara joandakoan, ertzainek baliza zilindriko batzuk sutan zeudela ikusi zuten. Suak itzalgailu batekin itzali zituzten orduan, eta Plazaola kalean behera abiatu ziren. Beti ere EFE berri agentziaren arabera, inguru honetan gazte talde bat zegoen, eta hauetako batek “hijos de puta” esanez iraindu omen zituen poliziak. Minutu gutxira, ertzainak berriro ere inguru hartatik igaro ziren eta gazte berberak likido batez beteta zegoen edalontzi bat bota zien, baina ez zituen jo.
EFEk azaldu duenez, ertzainak gaztea idenfitikatzen saiatu ziren, baina gaztea bilatzen ari zirela, Saturnino Telleria kalean zabor edukiontzi bat sutan zela ikusi zuten. Bertan jende asko zegoela ikusita, laguntza eskatu zuten eta ertzain gehiago bertaratu ziren, suhiltzaileekin batera. Diotenez, ertzainak suhiltzaileen lana zaintzen ari zirela, edalontzia bota zien gazteak botila bat jaurti zien poliziei, eta hauek bere bila joan ziren.
Ihesi zioala, ustezko erasotzailea erori egin zen. Jaiki, eta korrika jarraitu zuen, 200 metrora harrapatu zuten arte. Atxilotua izango zela esan omen zioten gazteari, eta ertzainen arabera, gaztea hori ekiditen saiatu zen, polizietako bati “ostikadak eta ukabilkadak emanez”. Kolpe hauen ondorioz ertzainak lepoan eta hanketan zauriak jasan zituela azaldu dute.
Epaitegiaren sententziak agintaritzaren agenteei eraso egin ziela ebatzi du, eta gazteari urtebeteko espetxe zigorra eta 350 euroko isuna ezarri dio.