Alotzara ibilaldia egin ahalko da igandean Lizarrustiko Parketxearekin
Lizarrusti Parketxeak ekaineko igandeetarako antolatu dituen ekitaldien artean, jai honetan Alotzara mendi ibilaldia izango da. Ibiltariak 08:00etan abiatuko dira Lizarrusti gainetik, eta itzulera 13:30erako aurreikusi dute. Bost ordu eta erdiko txango...
Lizarrusti Parketxeak ekaineko igandeetarako antolatu dituen ekitaldien artean, jai honetan Alotzara mendi ibilaldia izango da. Ibiltariak 08:00etan abiatuko dira Lizarrusti gainetik, eta itzulera 13:30erako aurreikusi dute. Bost ordu eta erdiko txangoa da, zailtasun ertainekoa.
Mendi ibilaldira Parketxearekin joan nahi duenak 6 euro ordaindu behar du. Bikoteentzat eta familientzat “prezio berezia” dago. Norberak arropa eta oinetako egokiak, ura eta hamaiketakoa eraman behar ditu, baita “umore ona” ere.
Lizarrusti Parketxeak aurreko jaian ekin zion ekaineko jarduera sortari, Akaitz Txikiko kobara irteera antolatuta. Igandero egingo dute ibilaldiren edo ekitaldiren bat:
- Ekainak 5: Akaitz Txikiko kobara irteera.
- Ekainak 12: Alotzara mendi ibilaldia.
- Ekainak 19: Oiduegiko bordetara mendi ibilaldia.
- Ekainak 26: artzaintza gaitzat hartuta mendi ibilaldi gidatua, Esnaurretako Joseba Insausti artzainarekin.
Bestetik, hil osoan Enirio-Aralar Mankomunitatearen 600. urteurrenari buruzko erakusketa egongo da Lizarrustiko Parketxean. Sarrera doan da. 10:00etatik 20:00etara egongo da irekita.