Beasain eta Lazkao arteko bidegorria inauguratu dute
Aste Santuko oporren aurretik dago erabilgarri Beasain eta Lazkao batzen dituen bidegorri zatia, baina atzo egin zuten inaugurazio ofiziala. Beasaingo Zaldizurretako biribilgunean hasi, eta Lazkaoko Beneditarren artxibo parera arte egin dute bidegorria, guztira ia bi kilometroko luzeera duena. Patxi Plazaola Beasaingo jarduneko alkateak, Patxi Albisu Lazkaoko jarduneko alkateak, eta Karlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko jarduneko diputatuak inauguratu zuten bidegorria atzo, bi herriek bat egiten duten puntuan, Agauntza ibaiaren gaineko zubian. Bidegorrian oinezkoentzako eta txirriduekin ibiltzeko guneak daude bereizita. Oinezkoentzako bidea baldosazkoa da, eta bizikletentzakoa asfalto gorrikoa. Lazkaora bidean hainbat zatitan, bidegorria estutu egin behar izan dute, hainbat tokitan eraikinek ez baitzuten ahalbidetzen zabalera hori ematea. Bestelako aldaketak ere bai Ia bi kilometroko bidean, hainbat zatitan bidegorria estutzeaz gain, beste hainbat aldaketa ere gin dituzte bidegorriaren bi aldeetan. Senpereko merkatalgunearen parean, adibidez, aparkalekura jaisteko zeuden eskilarak kendu egin dituzte, eta horien ordez irisgarritasuna bermatzen duen aldapa jarri dute. Agauntza ibaiaren gainean, zubia zabaldu egin behar izan dute, bide zaharra oso estua zelako oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak hartzeko. Beasaingo Zaldizurretako biribilgunetik Senpereko merkatalgunera arteko zatian, bi espaloietatik bat kendu egin dute, bidegorriari behar adinako zabalera emateko. Lanak iazko azaroan hasi ziren eta guztira 2.217.586 euro inbertitu ditu foru aldundiak Beasain eta Lazkao arteko [...]
Aste Santuko oporren aurretik dago erabilgarri Beasain eta Lazkao batzen dituen bidegorri zatia, baina atzo egin zuten inaugurazio ofiziala. Beasaingo Zaldizurretako biribilgunean hasi, eta Lazkaoko Beneditarren artxibo parera arte egin dute bidegorria, guztira ia bi kilometroko luzeera duena.
Patxi Plazaola Beasaingo jarduneko alkateak, Patxi Albisu Lazkaoko jarduneko alkateak, eta Karlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko jarduneko diputatuak inauguratu zuten bidegorria atzo, bi herriek bat egiten duten puntuan, Agauntza ibaiaren gaineko zubian.
Bidegorrian oinezkoentzako eta txirriduekin ibiltzeko guneak daude bereizita. Oinezkoentzako bidea baldosazkoa da, eta bizikletentzakoa asfalto gorrikoa. Lazkaora bidean hainbat zatitan, bidegorria estutu egin behar izan dute, hainbat tokitan eraikinek ez baitzuten ahalbidetzen zabalera hori ematea.
Bestelako aldaketak ere bai
Ia bi kilometroko bidean, hainbat zatitan bidegorria estutzeaz gain, beste hainbat aldaketa ere gin dituzte bidegorriaren bi aldeetan. Senpereko merkatalgunearen parean, adibidez, aparkalekura jaisteko zeuden eskilarak kendu egin dituzte, eta horien ordez irisgarritasuna bermatzen duen aldapa jarri dute.
Agauntza ibaiaren gainean, zubia zabaldu egin behar izan dute, bide zaharra oso estua zelako oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak hartzeko. Beasaingo Zaldizurretako biribilgunetik Senpereko merkatalgunera arteko zatian, bi espaloietatik bat kendu egin dute, bidegorriari behar adinako zabalera emateko.
Lanak iazko azaroan hasi ziren eta guztira 2.217.586 euro inbertitu ditu foru aldundiak Beasain eta Lazkao arteko bidegorrian.
Ordiziara «epe ertainean»
Lazkaon, Beneditarren artxibotik herri erdigunera doan bidegorria bi aste barru erabilgarri egongo dela aurreratu du Albisuk, eta Lazkaotik Ordiziara artean eraikitzen ari direna «epe motz edo ertainean amaituko dute».
Jarduneko bi alkateek eta diputatuak, bidegorriaren erabilera azpimarratu dute, Beasaindik Lazkaora artean ibiltzen den jende kopuru handia nabarmenduz. Orain, ordea, CAF lantegira arteko bidegorria amaituta, «langileak ere lanera oinez edo bizikletan joateko animatu» dituzte. Ormazabalen arabera, «izugarrizko aukera» dute orain CAFeko langileek: «Bertan dugu lurraldeko enpresarik garrantzitsuenetako bat, eta hemen lan egiten dutenentzako izugarrizko aukera da oinez edo bizikletan lanera etortzeko aukera izatea».