Domina banaketarekin azken bilkura Lazkaon
Lazkaoko Udalbatzak herenegun agurtu zuen legealdia, azkeneko udalbatzarra eginda. Aurreko akta onartzera ematea beste gairik ez zegoen zerrendan, izan ere, azkeneko osoko bilkuraren arrazoia zinegotzi kargua utziko dutenei oroigarria ematea baitzen. P...
Lazkaoko Udalbatzak herenegun agurtu zuen legealdia, azkeneko udalbatzarra eginda. Aurreko akta onartzera ematea beste gairik ez zegoen zerrendan, izan ere, azkeneko osoko bilkuraren arrazoia zinegotzi kargua utziko dutenei oroigarria ematea baitzen.
Patxi Albisu jarduneko alkateak eskerrak eman zizkien denei, udal mahaiaren bueltan orokorrean «ondo» moldatu direla esanez. Kargua utziko dutenei udalaren domina eman zien: Inazio Barandiaran, Lourdes Garmendia, Xabier Arrasate eta Amagoia Naldaiz (EAJ), Angel Hernandez eta Ricardo Crespo (PSE), eta Iñaki Saldaña (Alternatiba). Xanet Barreras (EAJ) eta Javier Moreno (PP) ere irtengo dira, azkeneko bilkuran ez ziren arren.
Lazkaon 2011-2015 legealdirako udalbatza bihar osatuko da, gainontzeko herrietan bezalaxe. Udalbatzar eratzailea 11:00etan hasiko da. Bildu koalizioak du gehiengo osoa, eta Azeari Andonegi izendatuko dute alkate.