Lazkaon iaz erre zen Fideletxeren laguntzarako 17.939 euro bildu dira guztira
Lazkaon urriaren 23an gas isuri baten ondorioz erre zen Fideletxeko bizilagunentzat denera 17.939,31 euro bildu dira. Ekimen eta ekitaldi ugari egin dira elkartasunez orduz geroztik, herriko elkarte, erakunde eta norbanako ugariren ekarpenarekin. Heren...
Lazkaon urriaren 23an gas isuri baten ondorioz erre zen Fideletxeko bizilagunentzat denera 17.939,31 euro bildu dira. Ekimen eta ekitaldi ugari egin dira elkartasunez orduz geroztik, herriko elkarte, erakunde eta norbanako ugariren ekarpenarekin. Herenegun egin zuten bilera kaltetuei laguntzeko sortu zen batzordekoek. Jasotako dirua bi familien artean banatuko dute. Eskerrak helarazi nahi ditu batzordeak.
Diru ekarpenak, multzoka, honela izan dira: herritarrek emandako borondatea, 7.660 euro; Gabonetako errifekin, 3.611; kultur taldeen ekitaldietatik, 4.335; elizako saskian bildua, 1.173,30; Txindoki egoitzan, 870; festetan, 290.