Ostalariei egindako eskaintzek erantzun eskasa izan dute
zingizango.com• Taberna eta jatetxetako langileen euskararen ezagutza eta erabilera neurtzeko egin ziren inkesten emaitzak aztertu ondoren, hainbat eskintza egin zaizkie tabernariei. Maiatzean zehar Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsasoko tab...
zingizango.com•
Taberna eta jatetxetako langileen euskararen ezagutza eta erabilera neurtzeko egin ziren inkesten emaitzak aztertu ondoren, hainbat eskintza egin zaizkie tabernariei.
Maiatzean zehar Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsasoko taberna eta jatetxeetako langileei hainbat eskaintza egin zieten herri hauetako euskara zerbitzuek elkarlanean. Euskara ezagutzaren diagnostikoko datuak eskuetan, idazmena lantzeko bi orduko ikastaroa, euskararen ezagutza maila baxua dutenentzako hastapeneko ikastaroa ekainean, eta irailean hasiko diren mintza lagun taldeetan parte hartzeko eskaintza egin zien ostalariei.
Idazmenean trebatzeko ikastaroa eta hastapeneko ikastaroa ez dira emango. Lehena euskara jakin arren idazterako garaian (tabernako kartelak, adibidez) zalantzak izaten dituzten langileentzat zuzendurik zegoen, baina ez dute talde bat osatzeko adinako eskaririk jaso. Gauza bera gertatu da euskararen ezagutza maila baxua duten langileentzat prestaturiko ikastaroarekin, ez da talde bat osatzeko jendea aurkitu.
Mintza lagun taldeak irailean dute abiapuntua eta orduan gogoratuko diete berriz ere ostalariei zeintzuk diren ekimen honen ardatz nagusiak berauetan parte hartu nahi badute. Tamalez orain artean ekimen honen inguruan jaso duten erantzuna ere eskasa izaten ari da. Ekimenak eman dituen emaitzak ikusita euskara zerbitzuek gogoeta egin eta beste asmo batzuk jarriko dituzte martxan beti ere ostalaritza eta merkataritza euskalduntze bidean.